Azatzak 88: Pop pilulak

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-05-29 08:23

XXI. mendean fanzineak interneten egin behar zirela ematen zuen (blog bat fanzine baino ez da, ezta?). Baina, kia, XXI. mendean oraindik bada lekua artisau gisara egindako paperezko fanzineentzako. Eta poztekoa da.

 

Euskaraz ez dago askorik: Izu giroa bezalako aitzindaria datorkit burura, baina seguru underground munduan besterik egongo dela (fanzineek xarma dute zentzu horretan, zeure ondoko herrian banatu ahal da eta zu konturatu ez).

 

Eta iaztik beste bat: Pop pilulak. Lehenengo alea osorik interneten badago. Bigarren alea paperean argitara eman da orain dela gutxi. Pop kulturari buruzkoa da fanzinea. Eskuratu ahal duzuen lekuetan.


Utzi iruzkina: