Azatzak 99: Telesailak eta filmak euskaraz

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-11-24 08:15

Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan.

 

Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean.

Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal encoundings topaketak aprobetxatuta, euskarazko filmen eta telesailen aurkibide galanta paratu digute.

 

Hirugarrenik, eta ez horregatik garrantzi gutxiago duelako, Argiaren ikus-entzunezko kanala goraipatu behar da: ehunka dokumental, hitzaldi, bideo labur, film labur eta abar batu dituzte eta batzen jarraitzen dute asterik aste.

Laugarrenik, EiTBko webguneak ere ematen ditu aukera euskarazko film batzuk ere euskaraz ikusteko.


Utzi iruzkina: