Kategoria: ikus-entzunezkoak
1-Gauzak kontatzeko grina izan behar du 2-Beste komunikatzaileengandik ezberdindu behar du 3-Informazio asko bereganatzeko interesa behar du izan 4-Irakurtzea, musika entzutea, zinea ikustea garrantzitsuak dira 5-Komunikatzaile bezala lagungarriak izan daitezkeen teknologia berriak ezagutzeko eta erabiltzeko beldurrik edo nagitasunik ez izatea (pixka bat frikia izatea alegia) 6-Proiektu bakoitzean norberaren gogo eta trebetasun guztia jartzea 7-Albisteak egunera eramatea, kiroletan, kultura gaietan, eta baita politika kontuetan (ahal den neurrian behintzat) 8-Egindako lana hobetzen s...
Orain gutxi, Canal+-ek euskaraz azpititulatutako hainbat film emango dituela jakin dugu. Albiste pozgarria benetan. Baina sarean han eta hemen badaude euskarazko film eta telesailak euskaraz eskuratzeko modurik. Lehena eta akaso garrantzitsuena, azpitituluak.com webgunea. Horren harira, Gaizka Izagirrek euskaraz ikus ditzakegun 50 film onenen zerrenda plazaratu zuen orain dela ez asko Argiako bere blogean. Horrez gain, azpimarratzekoa da boluntarioek beste behin egin duten lana: euskal encoundings topaketak aprobetxatuta, euskarazko filmen eta telesailen aurkibide galanta paratu dig...
Huhezik antolatzen du euspot lehiaketa. Euskarazko espotak egin behar dira urtero eta onenari sariak ematen dizkiote. Urtero gai baten inguruan aritu behar dira parte-hartzaileak. Eta 2014an gaia da euskara eta pintxo-potea. Maiatzaren 9ra arte espotak bidaltzeko epea badago oraindik. Baina, momentuz, gozatu ditzagun aurreko urteko bideoak:
Euskaldunon ahotan beti agertzen da ETB kritikagai. Ni ez naiz izango ETBren programazioa defendatuko duena. Baina lantzean behin poz txiki batzuk ematen dizkigu telebistak. Nahiz eta nire ustez behar beste baloratuak ez izan. DBH telesailari dagokio 64. azatza. Umorezko telesaila da, institutu batean girotua. Irakasle xelebreak batzen dira. Aktore apartak ditu telesailak nire ustez. Eta, gainera, erreferentzia autozentratuak ere. Saioetako batzuk mundialak dira. Adibidez hau …
Aurrekoan irakurri nuen praza agerkariko artikulu bat galizierazko webseriei buruz. Eta galdetu nuen twitterren ea gurean horrelakorik dagoen. Erantzunik jaso ez badut ere, euskarazko webserie txukun eta barregarria aurkitu dut: The arlotes. Animaziozko webseriea da, nagusientzat, eta 90. hamarkadan girotua Gasteizen. The arlotes izeneko musika talde baten aitzakian, umorezko hainbat egoera plazaratzen ditu, baita garai haietako giroa bikain deskribatu ere. Hemen dituzue lehen lau atalak:
50. azatza. Heldu da, hasieran nire buruari jarritako erronka bete dut (eta beste horrenbeste egiteko ganbara ere badut, beraz jarraitu egingo dut). Berezia izan behar du honek, zenbaki borobilari dagokion eran.Argia aldizkaria ezaguna zaigu, aldizkarien artean dekanoa baitugu. Baina, paperaz gain, kanal multimedia ere badu, aberats askoa gainera.Astero dokumental bat igotzen dute, film laburrak ere askotxo, beranduegi saioa (azatz bat ere izan zena), aldizkariarekin batera lantzen dituzten produktu audiobisualak (elkarrizketak eta abar). Multimedia kanal zaindua eta kalitatezkoa.Baina …...
Azatzik azatz gabiltza: eta txiri-txiri 40. azatzera heldu naiz. 40 dagoeneko! Eta oraingo honetan telebistara goaz, Mihiluzera.1.000 programa egin berri ditu Mihiluzek eta ez da gutxi. Gure hizkuntzarekin jolas eta solas egiteko programa gisa jaio zen eta horrela dihardu egun ere. Kultur erreferentziatan programa autozentraturik bada ETBn, Mihiluze da hori.1.000 saio eta beste horrenbeste izan daitezela! Aupa zuek!
25 azatz dagoeneko. Orain dela urtebete inguru hasi nintzen azatzak batzen eta 25. etorri da konturatu orduko.Oraingo honetan Lekeitiora goaz. Euskarazko zinema azken aldi honetan loratze bat ari da bizitzen, baina urteetan basamortua izan da euskara zinematan. Hala ere, urtero-urtero Lekeition egin da zinema eta bideo bilera.Aurtengoa 34. zinema eta bideo bilera izango da. Euskaraz filmatutako dokumentalak eta film laburrak izango dira Lekeition ikusgai, azaroaren 28tik aurrera. Egitarau oparoa apailatu dute aurten ere.
Azatzik azatzera jarraitzen dugu. Zazpigarren alea gaur. Laburbira.Laburbira Topaguneak antolatutako euskarazko film laburren zirkuitua da. 2011koa martxan dago dagoeneko, eta 27 emanaldi egingo ditu aurten, hainbat herritan. Euskarazko produkzioa ezagutarazteko ekimen polita da. Era berean, hainbat herritan zinema ikusteko aukera gutxi dago eta zirkuitu honek herriotara eramaten ditu filmok.Pena bakarra da zirkuitu honek iraupen horren laburra izatea eta urtean behin bakarrik izatea. Gero eta gehiagotan (adibidez, 1, 2, 3, 4) ari dira antolatzen film laburren lehiaketak, gero eta bide...
Azatzen bidean jarraitzen dut. Oraingoan ikus-entzunezkoen arlora egingo dut kukutxoa. Eta sarean, modu kolaboratiboan, dagoen ekimena ekarri dut: azpitituluak.Filmak eta telesailak euskaratu, azpitituluen bidez. Momentu honetan 54 film daude. Eta 3 telesailetako hainbat kapitulu. Eta beste hainbat film osatu barik. Ekimen xumea da oraindik, baina denen artean lagundu dezakegu horretan, ezta?Aurreko azatzak:- Azatzak 1: 111 akademia- Azatzak 2: Eztena fanzinea- Azatzak 3: Korrika kulturala- Azatzak 4: Armiarma.com