IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA

MU-ko Aretxabaletako kanpuseko ikaslea

    What do you want to do ? New mailCopy


     MAMÁ ESTÁ DORMIDA Y MUY FRIA https://politica.elpais.com/politica/2017/09/25/actualidad/1506327068_108048.html   Albiste honek atentzioa deitu dit, bere edukia deontologikoki nahiko zuzena den arren, titularra eta titularra egiteko erabili den esaldi bat guztiz kanpo dagoela iruditzen bait zait. “Mamá esta dormida y muy fria” esaldian oinarritzen naiz hau esateko. Goienako estilo liburuaren arabera, suizidioak (suizidio kasu batetaz ari baita artikulua), ez dira albiste bezala azaldu behar hildakoa ez bada pertsonaia publikoa,...


   Filmaren gaineko hausnarketa Komunikatzailearen ikuspuntutik, zeintzuk gai arazotsu planteatzen dira filmean? Friedmans familiaren kideen errugabetasun presuntzioa urratzen da argi eta garbi. Familiako aitaren pedofilia kondenagarria den arren, komunikabideek ergindako presioak auzietako erabakietan zerikusi handia izan zuela esan beharra dago.   Egin gai horien azterterketa eta hausnartu eta fimean ematen zaien irtenbideez.   Zer diote kode deontologikoek gai horien tratamenduaren gainean? Alderik badago kode desberdinen artean? Kode guzt...


   Gaur deontologikoki ezagunak diren hainbat kasutan ibili gara lanean. Neure taldeak Lady Diana Galesko printzesaren kasua aztertu behar du, eta informazioa bilatzen aritu gara egunean zehar. Lehenik eta behin bere bizitzaren hainbat datu bilatu ditugu, bere inguruan aldizkariek egiten zituzten erreportajeak, zurrumurruak eta bere heriotza gertatu zenean prentsaren momentuko jarrera eta baita ostekoa ulertu ahal izateko. Gero hainbat albiste eta aldizkariren azalak aztertu ditugu. Ikusitakoa estilo liburuen arabera zuzena izango litzatekeen aztertu dugu eta ondorioztapen batzuk...


   Gaur talde bakoitzak bere kasua aurkeztu du klasean. Oso aurkezpen interessgarriak izan dira guztiak eta inoiz entzun gabeko ezta telebistan ikusi gabeko kasuak ezagutu ditut. Lehen taldeak, kirol aldizkari eta egunkarietan emakumeei emaaten zaien trataera azaldu digu. Beti gutxiestuta azaltzen baitira kirolari profesional hauek. Beraien edertasunagatik baloratzen dituzte kirolean daukaten errendimenduagatik baino, eta ez daukatenean honelako gai batetik heltzerik, emakumezko kirolari horrek miresten duen gizonezko kirolari bat, edo bere entrenatzailearen inguruan adibidez, h...


    Gaurko klasean komunikazioetako deontologian lantzen eta aztertzen diren hainbat punturen inguruko aurkezpenak entzun ditugu. Aurkezpenetan, Etika eta morala, eta Deontologiaz aparte, deontologiaren barruan aztertzen diren hainbat aspektu aurkeztu dira: Ikus-entzunezko kontseilua, opari edo eroskeriaren aurrean komunikazio taldeek daukaten jarrera, zehaztasun eta objetibotasuna, komunikazio taldeek jarraitu behar dituzten pautak adingabeekoak filmatzerako orduan (pixelatu, ez pixelatu…) kamera ezkutuaren erabilera, komunikazio taldeek auzitua izan behar den pertsona b...


Klasean ikusitako filmeak oso modu argian azaldu dizkigu dilema deontologiko batzuk. Filmeko kasuak oso nabariak ziren arren Nightcrawler pelikula gai hontarako oso egokia iruditu zait. Bertan, hainbat momentutan komunikaziotan gerta daitezkeen eta gertatu izan diren kuestio etiko eta moralak planteatzen dira. Protagonistak, izan ere, gizartean gora egiteko eta komunikazio enpresa propioa izateko saiakerak itxututa sekulako enpatia falta adierazten du. Bere produktua oraindik morbosoagoa izateko  beste edozein pertsonak filmatuko ez lituzkeen planoak hartzen ditu, biktimak edo ingur...


1-Gauzak kontatzeko grina izan behar du 2-Beste komunikatzaileengandik ezberdindu behar du 3-Informazio asko bereganatzeko interesa behar du izan 4-Irakurtzea, musika entzutea, zinea ikustea garrantzitsuak dira 5-Komunikatzaile bezala lagungarriak izan daitezkeen teknologia berriak ezagutzeko eta erabiltzeko beldurrik edo nagitasunik ez izatea (pixka bat frikia izatea alegia) 6-Proiektu bakoitzean norberaren gogo eta trebetasun guztia jartzea 7-Albisteak egunera eramatea, kiroletan, kultura gaietan, eta baita politika kontuetan (ahal den neurrian behintzat) 8-Egindako lana hobetzen s...