Osteguna
Gaur talde bakoitzak bere kasua aurkeztu du klasean. Oso aurkezpen interessgarriak izan dira guztiak eta inoiz entzun gabeko ezta telebistan ikusi gabeko kasuak ezagutu ditut.
Lehen taldeak, kirol aldizkari eta egunkarietan emakumeei emaaten zaien trataera azaldu digu. Beti gutxiestuta azaltzen baitira kirolari profesional hauek. Beraien edertasunagatik baloratzen dituzte kirolean daukaten errendimenduagatik baino, eta ez daukatenean honelako gai batetik heltzerik, emakumezko kirolari horrek miresten duen gizonezko kirolari bat, edo bere entrenatzailearen inguruan adibidez, hitz egiten dute.
Bud Dwayerren kasua izan da bigarren taldeak azaldutakoa. Bertan zuzenean suizidatu zen politikari baten kasua azaldu digute. Gertaera inpaktante hau alde batera utziz, medioek berri hau zabaltzen erabili zuten irudiei heldu die talde honek. Izan ere, hedabide batzuk pistola ahoaan sartzen zueneko irudia argitaratu bazuten ere, beste batzuek segundo pare bat geroagoko panorama ere eman zuten ezagutzera. Komunikabideen joaera honek arau deontologikoak hautsi zituen hildakoaren hil zen momentuaren irudi gordin horiek azaltzerakoan.
Hirugarren kasua Diana printzesarena izan da. Hedabideek bere pribatutasunarekiko izan zuten trataera desegokiaren inguruan hitz egin dugu, nola aprobetxatu ziren aldizkari sentsazionalistak bere estatus eta jarreragatik prentsa arrosa zen edukiak lantzeko. Eta noski hau egiten zutela bere pribatutasunaren aurka izan zuten jokaeragatik bide batez. Azkenean, argazkilariengandik hiesi zijoala hil zen printzesa, eta egun batetik bestera, hedabideek bere pertsonarekiko zeukaten trataera guztiz aldatu eta guztiz errespetatu eta maitatzen zuten pertsona batean bilakatu zuten.
Ostean Yleniaren kasua azaldu dute hurrengo taldekoek. Lydia Lozanok inolako frogarik gabe hilda dagoen pertsona horren inguruko datu harrigarriak eman zituen Tele5 saio batean (bizirik zegoela adieraziz) eta kanal españolak hau kaleratu eta gaia alde batera utzi beharrean, kazetariaren profesionaltasun falta esplotatzea erabaki zuten, hainbat saio eskainiz. Oraindik ere bertan lan egiten du Lozanok.
Hurrengo kasua Omaiarena izan da. Lurrikaraa batek eragindako inundazio batean harrapatuta geratu zen eta topatu zutenetik gangrenak jota hiltzen ikusi eta grabatu zuten adingabearen kasu polemikoa.
TV1eko kamaralari bat denbora guztian egon zen neskatila filmatzen, nahiz eta sorosleek laguntza behar zutela eskatu. Bere lana egitera limitatu zen, eta haurra pixelatu gabe ezta ezer filmatu zuten. Gai hontan irudi horiek grabatzearen zilegitasuna debatitu da eta behar bada filmatu izana gaizki ez dagoen arren, pixelatu beharreko irudiak zirela adostu dugu, eta baita kameralarik sorosleei lagundu behar izan zietela ere.
Seigarren kasuan, Tele5 kateak Venezuelan geratutako gatazken inguruan egindaako manipulazio kasu bat azltzen da. Momentu batean polizien motor patrulla batek jasaten duen eraso batean bonba bitartez eztanda arazten dute polizien motorra eta tiroketak izaten dira. Tele5 ko erreportariak ordea sua hartu duen ibilgailu baten ondoan dagoela adieraazten du, inolako erasorik egongo ez balitz bezala. Kontuan hartu behar da bera han zegoela gertakariaren momentuan eta beraz manipulazio hutsa besterik ezin dela izan.
Zazpigarren kasua, Diego Pastranaaren ingurukoa izan da. Bertan, 3 urteko neskatila bat bortxatu eta akabatu izana egotzitako gizon baten kasua ageri da. Autopsiek hala ere, ez zuten inolako frogarik adierazi egozten ziotenaren inguruan, eta gizona libre geratu zen.
Denbora hartan ordea, hedabideek eman zioten hiltzaile eta bortsatzaile famak oso kaltetuta utzi zuten gizon hau, eta errugabea izan arren, hedabideek errugabetasun presuntzioa ez errespetatzearren garesti ordaindu duela esan daiteke.
Game of Thronesen kasua izan da azkena. HBO ko seria filmatzen ari zirela hedabideak hauek filmatzen zuten inguruetara joaten zirela azaldu digute. ETBkoek beraien estilo liburuko arauak saltatu zituzten filmaketak grabatzeko, eta aktoreak berak grabatzeko afaltzen ari zirela etab.. Serie honeek Españan gehiago ez filmatzea erabaki du bertan jasan behar izan duen errespetu falta guztiengatik eta filtratu diren irudi guztiengatik.
The others
Testu hontan Iñigo aranbarrik parisko hotel batean izan zen sute batek eragin zituen hildakoak nola erakutsi zituzten prentsak, salatzen du. Morboa eragiteko asmoarekin pixelatu gabe erakutsi diren irudiak direla adierazten du, adibide bezala pateretan hotzak ala hipotermiak hilda heltzen diren umeen adibidea azalduz
Bestalde hedabideek indigena hitzarekin hainbat kulturatako biztanleetaz hitz egitearen kontua azaltzen du, indigena hitza animalia bat edo inteligentzia gutxiago daukan izaki bizidun bati erreferentzia egita bezala dela azalduz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: