Ostirala
Filmaren gaineko hausnarketa
- Komunikatzailearen ikuspuntutik, zeintzuk gai arazotsu planteatzen dira filmean?
Friedmans familiaren kideen errugabetasun presuntzioa urratzen da argi eta garbi. Familiako aitaren pedofilia kondenagarria den arren, komunikabideek ergindako presioak auzietako erabakietan zerikusi handia izan zuela esan beharra dago.
- Egin gai horien azterterketa eta hausnartu eta fimean ematen zaien irtenbideez.
- Zer diote kode deontologikoek gai horien tratamenduaren gainean? Alderik badago kode
desberdinen artean?
Kode guztiek adierazten dute, epaitu behar den edozein pertsona errugabetzat hartu behar dela epaiketak kontrakoa dela frogatu ezean. Hau da, komunikazioen begietara kondenatuta ez dagoen jende guztia da errugabea kontrakoa frogatzen duten arte. Askotan zenbait gairekin eszeptikoak bihurtzen gara, eta hedabideak baita ere. Terrorismo kontuekin, biolentzia matxistarekin, edo bortxaketaa kontuekin adibidezz. Oso larriak diren kontuak dira eta susmagarri nagusiekin beti egiten dugu gogor hauen aurka. Hala ere, komunikazioen munduaren helburua honelako kasuetan inpartziala izatea albisteak beraien osotasun eta gordintasunean azaltzea da. Ez da bidezkoa inor erruduntzat hartzea, nahiz eta susmagarria izan, izan ere, erruduna ez bada, berari egindako kaltea jadanik egina izango delako eta oso zaila da horrelako hankasartze batetik ateratzea. Ustezko erruduna errudun bihut¡rtzen baita biztanleen begietan eta ostean ez dago haau kontrol`pean izaterik.
- Zelan lantzen dira era horretako gaiak hedabideetan? Zelan landu beharko lirateke?
Inpartzialki ez behintzat. Poliziak atxilotzen dituzten momentutik aurrera erruduntzat jotzen baitituzte aita eta semea. Gainera filmearen amaieran ez da zihurra bietako bakar batek umeetako bat bortxatzen duen edo ez. Argi dago pedofilo bat zela aita baina “bortxatuak” izandako biktimek poliziak presio asko eragin zietela esaten dute, beraiek nahi zituzten erantzunak eman zituztela kasu askotan, baina hala ere, aita eta semea, biak dira zigortuak kartzelan. Aitak bere buruaz beste egiten du gainera, bere semeak dirua jaso dezan.
- Filmaren gaineko hausnarketa pertsonala.
Oso egoera konplikatua da filme hontan ematen dena. Lehen begirada baten bidez oso familia normala dela ikus daiteke, aitak lanbide ona bat dauka eta irakasle eta kimikari izatetik aparte musikari aparta eta informatikan titulatua. Pedofiloa zela argi dago, mutil gazteen aldizkari pikanteak izanda bere etxean, baina honegatik atxolotzen dutenean guztia okerrera joaten da.
Pedofilo izateagatik bere informatika klaseara joaten diren mutikoetaz aprobetxatu daitekeela sumatzen baitu poliziak eta klase horietara joaten ziren mutikoei interrogatorio bat egin ostean poliziak nahi dituen erantzunak jasotzen ditu.
Epaitu egiten dituzte eta biak ateratzen diraa errudun bezala nahiz eta ume batzuen testigantzak besterik jasotzen ez dituzten arren.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: