Asteazkena

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-09-25 15:37

  

Gaur deontologikoki ezagunak diren hainbat kasutan ibili gara lanean. Neure taldeak Lady Diana Galesko printzesaren kasua aztertu behar du, eta informazioa bilatzen aritu gara egunean zehar. Lehenik eta behin bere bizitzaren hainbat datu bilatu ditugu, bere inguruan aldizkariek egiten zituzten erreportajeak, zurrumurruak eta bere heriotza gertatu zenean prentsaren momentuko jarrera eta baita ostekoa ulertu ahal izateko. Gero hainbat albiste eta aldizkariren azalak aztertu ditugu. Ikusitakoa estilo liburuen arabera zuzena izango litzatekeen aztertu dugu eta ondorioztapen batzuk atera ditugu jasotako datuekin. Aurkezpenean ordea, ez dakigu guztia aipatzeko astirik izango ote dugun, ez baitaukagu nahikoa astirik nahi besteko datu guztiak sartzeko eta aurkezpenean guzti hori esateko.

Aurkezpena atal ezberdinetan banatzea erabaki dugu. Lehendabizi, Lady Diana pertsona aurkeztu beharra dago, ziurrenik, klasekide guztiek ez dutelako kasua ezagutuko.

Bigarrengoz, hainbat aldizkarik bere bizitza pribatuaren inguruan egindako erreportai eta albiste batzuk azalduko ditugu, komunikabideek pertsona hau tratatzeko modua azalduz. Ostean, deontologikoki urratutako arauei helduko diegu eta printzesaren intimitatea  ezagutzera emateko egin ziren arau hausteak azalduko ditugu.

Amaitzeko, ondorioztapen edo kasuaren inguruko hausnarketa bat emango dugu, kasu hau azaltzen emandako datuei erreparatuta, guk aztertutako kasu honen ikuspuntua adieraziz.

 

Bertsio ofizialak dio

 

Iñigo Aranbarriren beste testu honetan, egunkarietako bertsio ofizialen inguruko gogoeta bat azaltzen da. Bertan, poliziarengandik ihesi egin zuten gazte batzuen eta trafiko kontrol batean CD ilegalekin harrapatu zituzten gazte batzueneko kasuak ageri dira.

Komunikabideetan, kasu hauen bertsio ofizialak besterik ez ziren azaldu, hainbat datuk bertsio “ofizial” horiek adierazten zutena kontraesaten edo balioeztatzen bazuten ere. Honela poliziak hainbat bider aldatu zituen bertsioak lehen kasuan adibidez, non, bi gazte hil ziren poliziagandik ihesi zihoan 6 gazteek osatzen zuten talde batetik.

Informearen arabera lapurretan ari ziren eta poliziak ikusterakoan ihesaldiari ekin eta bi transformadore baten gainetik pasatzerakoan, elektrokutatuta hil ziren.

 

Kontuak kontu, ez zegoen inongo frogarik gazte horiek izan zirenik “lapurretan” aritu zirenak, ezta lapurretarik egon zenik ere, azken finean obretan txikizio batzuk egiten zeuden gazte batzuk atxilotzera joan zirenera aldatu baitzuten bertsioa. kontuak kontu, azkenean ezerezean geratu zen eta zurrumurru bat balitz bezala argitaratu zen albistea.

Guzti honekin adierazi nahi dena, hedabideek ez dutela edozein gauza argitaratu behar da. Itxuraz gertatzen dena kontatzeak ez du egia azaltzen, ustezko egia baizik, eta bertsio ofizialetan askotan gertatu da ustezko egiataz josita egotearen kasua.


Utzi iruzkina: