Asteartea

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-09-25 14:49

   

Gaurko klasean komunikazioetako deontologian lantzen eta aztertzen diren hainbat punturen inguruko aurkezpenak entzun ditugu. Aurkezpenetan, Etika eta morala, eta Deontologiaz aparte, deontologiaren barruan aztertzen diren hainbat aspektu aurkeztu dira:

Ikus-entzunezko kontseilua, opari edo eroskeriaren aurrean komunikazio taldeek daukaten jarrera, zehaztasun eta objetibotasuna, komunikazio taldeek jarraitu behar dituzten pautak adingabeekoak filmatzerako orduan (pixelatu, ez pixelatu…) kamera ezkutuaren erabilera, komunikazio taldeek auzitua izan behar den pertsona baten errugabetasun presuntzioa errespetatzea, suizidio eta istripuen inguruan medioek nola igorri behar duten albisstea, intimitatea eta ohorearen babes politika, komunikatzaile profesionalen eskubidea (kontzientzia klausula), eta kazetaria eta publizitatea.

 

Etika eta morala:

Etika norbanakoak ekintza edo pentsakera baten aurrean, hau, ondo edo txarto dagoen baloraatzeko daukagun ahalmena da. Morala aldiz, gaitasun hori gizarte mailara aplikatzean datza. Moralaren kasuan, gizartearen ikuspuntua baloratzen da eta gizarte ezberdinen artean aldatzen da. Etika berriz, pertsonalagoa da.

 

Maurice Ravelek «ni Al Kaeda naiz»

aldarri egin zuen eguna

 

Testu hontan Iñigo Aranbarrik, Zakaria Mousaoui Euskal Herrian bizi zen eta I-11ko dorre bikien atentatuan parte hartu zuen terroristaren kasua aztertzen du. Kontuak kontu, euskaldun hau, daukan izenagatik kanpotar bezala aurkeztu zuten hedabideetan. Hainbat konparaketaren bitartez, nola oso txikitatik atzerrira bizitzera joan ziren Euskal Herrian jaiotako asko euskaldun konsideratzen diren eta Euskal Herrian bizi izan den baina izen-abizen atzerritarra daukan terroristaren kasua azaltzen du.

Euskal herriko hedabideek bertatik irten den baina daukan izenagatik tapatu daitekeen arazo edo akats bat balitz bezala.

Euskal Herriaren inguruan goraipatzen diren gauza guztiak bezala, bertatik ateratako gaizkileak ere aipatu beharra dagoela uste dut. Ez da publizitate ona edo txarra ematearren, baina Zakaria Mousaoui euskal herritarra zen, euskalduna hain zuzen, ikuspuntu jakin batetik begiratuta.


Utzi iruzkina: