Astelehena

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-09-25 14:45

Klasean ikusitako filmeak oso modu argian azaldu dizkigu dilema deontologiko batzuk. Filmeko kasuak oso nabariak ziren arren Nightcrawler pelikula gai hontarako oso egokia iruditu zait.

Bertan, hainbat momentutan komunikaziotan gerta daitezkeen eta gertatu izan diren kuestio etiko eta moralak planteatzen dira. Protagonistak, izan ere, gizartean gora egiteko eta komunikazio enpresa propioa izateko saiakerak itxututa sekulako enpatia falta adierazten du.

Bere produktua oraindik morbosoagoa izateko  beste edozein pertsonak filmatuko ez lituzkeen planoak hartzen ditu, biktimak edo ingurukoek jasan dezaketen mina kontuan hartu gabe. Baina oraindik larriagoa, tiroketa gertatzen den etxera joaten denean gertatzen da, grabaketaren hasieran hiltzaileak filmatzen baititu, eta kriminalak espetxeratzen lagundu beharrean edo “neutralki jokatu” eta bertatik alde egin beharrean, sarraskia bere intereserako aprobetxatzen duelako. Are gehiago, ez ditu hiltzaileak salatzen, beste eszena morboso bat lortzeko, beste tiroketa bat egin dezaten alegia.

Ondorioak latzak dira, hainbat polizia tirokatzen baitituzte eta berari ordurarteko lan guztietan lagundu dion gaztea hil egiten baita tiro batzuek jota.

Azken honen heriotzean gainera aparteko errua daukala aitortu behar da, hiltzailearen autora hurbiltzean gidaria hilda dagoela esaten baitio laguntzaileari. Hau hurbildu egiten da kamerarekin eta gidariak bere onera itzultzean 4 lau tiro inguru sartzen dizkio gorputzean.

Agerian geratzen Jake gillenghamek protagonizatzen duen kameralariaren etika eta moral falta. Gizartean gertatzen diren desgrazietaz bizi baita, eta istripu edo hilketa bat gertatzen uzteko prest baitago irudi gogor eta gordin batzuk lortzeko eta gero saltzeko.

Gaur egun komunikazioek daukaten pisua sekulakoa da eta oso mundu lehiakorra dela esan beharra dago, baina puntu baterarte lehiatu behar da. Mugak non dauden jakitea filmatzen jakitea bezain garrantzitsua dela esango nuke, gizartearen nahia aseezina baita eta gustuko duen zerbait aurkitzen duenean gehiago nahi duelako eta gehiago ordaintzeko prest egongo delako nahi duena lortzeko.

Beraz oso garrantzitsua da komunikatzaile batek saldu behar duen informazio edo irudiak legediaren barruan eskuratuak izatea, baina legediaren barruan gizartearekiko suposatuko duen eragina ere hartu behar da kontuan, zuzenean kaltetu edo eragingo dien pertsonengan alegia.

 

Iñigo Aranbarrik hainbat hedabidek Ofelia Hernándezen hilketagatik eman zuten albistea salatu nahi du testu honen bitartez. Izan ere, Durangoko bizilagun honen hilketatik morbosoa zen informazio ugari eman baitzuten.

Momentu askotan aipatzen du Aranbarrik, nola azaltzen zen gertatutakoa hedabideetan. Odolosten zegoela, labanarekin barea txikitu ziotela… Hainbat datu, neure ustetan interes publikotik at daudenak, eta bestalde gertuko senideekiko sentsibilizazio falta nahiko handia erakusten dutenak erakusten dute medioek batzutan izaten dituzten jokaerak.

Berriak ematerako orduan detallista izatea ez dago gaizki baina ematen den informazioak zer aportatzen duen ere jakin behar da. Kasu hontan hainbat datu soberan zeuden eta beharbada epaiketarako balioko lukete baina guztiz kanpo aurkitzen dira albistearen kontestutik, morboa eta honen atzetik dabilen jendea erakartzeko besterik balio ez baitzuten.

Guzti hontatik aparte atentzioa deitzen duen beste ezaugarri bat aurki dezakegu albiste hortan, izan ere, hildako emakumearen jatorria aipatzen baita.

Biktima bat biktima da eta krimena berdin zigortu behar da hildakoa hangoa edo hemengoa den kontuan hartu gabe. Hortaz, datu honen interesa oso bajua edo interes informatiborik gabekoa dela esan genezake, morboa bultzatu besterik ez baitu egiten edozein kasutan.


Utzi iruzkina: