2. Astelehena

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-09-25 18:19

  

 

MAMÁ ESTÁ DORMIDA Y MUY FRIA

https://politica.elpais.com/politica/2017/09/25/actualidad/1506327068_108048.html

 

Albiste honek atentzioa deitu dit, bere edukia deontologikoki nahiko zuzena den arren, titularra eta titularra egiteko erabili den esaldi bat guztiz kanpo dagoela iruditzen bait zait.

“Mamá esta dormida y muy fria” esaldian oinarritzen naiz hau esateko. Goienako estilo liburuaren arabera, suizidioak (suizidio kasu batetaz ari baita artikulua), ez dira albiste bezala azaldu behar hildakoa ez bada pertsonaia publikoa, ezaguna, edo ez bada modu aipagarri batean hil.

Bestalde, adin txikikoei dagokienez, suizidio kasuetan berauen argazkirik erabiliko ez direla adierazten da estilo liburuan eta albiste hontan, pixelatuta dauden arren, hilda aurkitu duten emakumearen argazki bat azaltzen da bere semeekin.

Bai EITB eta Goienaren estilo liburuek sentsazionalismoa debekatzen dute suizidio kasuetan, eta albiste honen (ez daukala zertan albiste izan behar) titularra “Mama esta dormida y muy fria” nahiko sentsazionalista dela esan beharra dago.

 

Berri honen trataera egokia erraza da, akatsak ez baitira asko, baina hor daude hala ere. “Un hijo de la pareja que se suicidó en Huelva: “Mamá esta dormida y muy fria”” titularra jarri beharrean, zuzenagoa izango litzateke adibidez, Pareja hallada sin vida en Huelva. Askoz aspergarriagoa, baina zintzoagoa, atentziorik ez duena deitzen.



ZUZENEKO SUIZIDIOAREN ALBISTEA

http://www.abc.es/play/cine/noticias/abci-facebook-actor-suicidio-201701271446_noticia.html

ABCk argitaratutako albiste hau deontologikoki desegokia da alde guztietatik. Hasieratik bilatzen du sentsazionalismoa egitea. Bai EITB eta Goiena komunikazio taldeen estilo liburuetan adierazten da pertsona publiko edo famatu bat izan ezean edota heriotza oso modu aipagarrian gertatu ez bada ez dela albistetzat hartzen.

Kasu hontan Facebook plataforma bitartez zuzenean emititutako suizidio bat da, eta beraz albistea. Hala ere, suizidio kasuetan hildakoaren identitatea babestu beharra dago eta egin beharreko azkena jendearen morboa piztea da. «Su voz. Su dolor. Sus lágrimas. Todo lo que decía. El sonido de él tirando el gatillo y escuchar su sangre saliendo...», escribió el usuario Meco Harden en un comentario. «Nunca olvidaré ese sonido. Me sacudió».

Modu harrigarrienean suizidatu den pertsona izanda ere egunkari bateko albiste bezala guztiz kanpo daude adierazpen hauek, bai suizidio kasu bat delako eta sentsazionalismoa ez delako honelako kasu delikatuetan erabili behar, eta baita irakurlearen sentsibilizazioa kaltetu ditzaketen adierazpenak azaltzen direlako ere.

Albiste honen kasuan hildakoa aktore izateak hasieratik bultzatu du hedabide hau sentsazionalismoa bilatzera. Facebooken zuzenean kendu izanak bizia bere buruari albiste bilakatzen du nahi ta nahi ez, baina hortik aurrera beste suizidio bat gehiago da, eta bai, aktorea zen, baina ezta ezaguna ere. Asko dramatizatzen du ABCk hildakoaren lagunen adierazpenak idazten albistean, eta morboa besterik ez da bilatzen beraz.

Albiste hontan guztia aldatu beharra dago. Titularra suabetuz hasteko: Actor se quita la vida.

Geroago detaile gehiago eman beharko lituzkete, baina beti kontuan izanik familiartekoen, lagunen, eta baita jarraitzaileen sentimenduak hor daudela. Ahal den modu sintetikoenean alegia. Heriotza ez da inoiz morboa sorrarazteko erabili behar eta suizidioa are gutxiago, gehiago ezin izan duen pertsona batetaz ari baikara, familia, lagunak, jarraitzaileak etab izan ditzake, eta ez da interes orokorreko gertakari bat.

 

BAGAJEA (Iñigo Aranbarri)

Testu hontan Aranbarrik kazetarien kulturarekiko edo gizarte kontuekiko ignorantzia salatu nahi du. Ondare kulturala zaindu beharra dagoela adierazten du hain zuen. Euskal kulturarekiko sekulako ignorantzia dagoela adierazten du hainbat adibideren bitartez.

Egia da eta ados nago honek azaltzen duenarekin, azken finean ez baita beharrezkoa gai guztien inguruan jakitea, baina bai landu behar den gai baten inguruan dokumentatzea. Kazetari batek zerbaiten inguruan idatzi behar duenean ezin da datu hutsetatik eta gai horrekiko daukan gainerako ignorantziatik abiatu.

 


Utzi iruzkina: