Azatzak 50: Argia multimedia

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-11-13 10:16

50. azatza. Heldu da, hasieran nire buruari jarritako erronka bete dut (eta beste horrenbeste egiteko ganbara ere badut, beraz jarraitu egingo dut). Berezia izan behar du honek, zenbaki borobilari dagokion eran.

Argia aldizkaria ezaguna zaigu, aldizkarien artean dekanoa baitugu. Baina, paperaz gain, kanal multimedia ere badu, aberats askoa gainera.




Astero dokumental bat igotzen dute, film laburrak ere askotxo, beranduegi saioa (azatz bat ere izan zena), aldizkariarekin batera lantzen dituzten produktu audiobisualak (elkarrizketak eta abar). Multimedia kanal zaindua eta kalitatezkoa.

Baina … garestia da. Eta, horregatik, jarri dute martxan Piztu ezazu argia izeneko kanpaina, multimedia kanal hauek diruz laguntzeko.


Utzi iruzkina: