Azatzak 80: Gaztezulo

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-02-10 08:55
1

Gazteen erabilerak kezkatzen ditu euskaltzale asko. Ni ere bai, jakina, nahiz eta gehiago kezkatzen nauen helduon erabilerak. Baina, tira, pasatuko zait inoiz sukar tonto hau.

80. azatza gazteak jopuntuan dituen produktu batek jarriko du: Gaztezulo aldizkariak (eta webguneak). 2000. urtean sortu zen eta gaur egun (garai hartan ere) gazteentzako euskarazko aldizkari bakarra da.

Itxura modernoa duen produktua da Gaztezulo, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu. Eta 14 urteren ondoren bizirik jarraitzeak adierazten du aldizkari honek erro sakonak dituela.

Honi lotuta, gomendatu gurako nuke Mikeldi Zeberiok euskarazko gazte komunikabideen gainean egin zuen ikerketa-lana.

mikel goñi

mikel goñi 2014-02-17 12:22 #1

<p>Testua gustukoa izan dut, informazio oso ona hematen du. Interesgarria da. [:-)</p>


Utzi iruzkina: