Kategoria: gaztezulo
Gazteen erabilerak kezkatzen ditu euskaltzale asko. Ni ere bai, jakina, nahiz eta gehiago kezkatzen nauen helduon erabilerak. Baina, tira, pasatuko zait inoiz sukar tonto hau. 80. azatza gazteak jopuntuan dituen produktu batek jarriko du: Gaztezulo aldizkariak (eta webguneak). 2000. urtean sortu zen eta gaur egun (garai hartan ere) gazteentzako euskarazko aldizkari bakarra da. Itxura modernoa duen produktua da Gaztezulo, gazteen interesekoak izan daitezkeen gaiak lantzen ditu. Eta 14 urteren ondoren bizirik jarraitzeak adierazten du aldizkari honek erro sakonak dituela. Honi lotuta, gomen...
Sei esparrutako hainbat ezagun mahai baten bueltan jarri eta eurekin bideo laburrak grabatu, euren bizipen, euren iritzi, euren uste, amorru, poztasun eta abarren gainean. Euskarari buruz jakina. Gaztezulokoen ekimen oso interesgarria. Lagin modura hona hemen musikarien bideoa:
hemen ikusgai: http://www.gaztezulo.com/ehunetahamaika/ (80.orr)Beste elkarte batzuen artean Berbaizuren 10 urtetxoak ere aipatu dituzte, benetan poztekoa! Zorionak danoi!
Etxe berrira aldatu nintzenean amak opari bat egin zidan: landare bat. Oso landare indartsu eta erresistentea zela argitu zidan. Zaintzen erraza. Argi natural apurra eta astean behingo ureztatzearekin nahikoa omen zuen bizitza honetan aurrera egiteko. Seguru naiz zuk ere egin dezakezula, esan zidan, maltzurki. Eta zin degizuet nik ere gai ikusten nuela neure burua. Landare horrek, gurean, bizitza oparo eta zoriontsua izango zuela sentitzen nuela. Orain dela aste batzuk, ordea, landare behinola berdea, horitzen hasi zen. Denboraldi aldaketa zetorrela eta kolore berriak probatzea ez zegoela ...