Ruben Sanchez atxilotua izan da

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-09-28 10:46
1



Gaur berri txar batekin gatozkizue, bart Ruben atxilotu zuen polizia espaiñolak. Gurekin laster egongo delakoan besarkadarik beroena senideei...

Bide batez, doiñu berezi eta bertso eder hauetaz ezagutzeko, maitasunez egindako bertso pare bat zuretzat, gure tuno faboritoa!

Baiña batzuentzat zer da elkartasuna?
Kartzela barruan sartu behar duguna
Ene, zenbat borondate....
Justizia_hain justu baten bizi gara!
Nahiz eta ez izan, erruduna zara,
Kontrakoa_argitu arte

Uh, uh, uh, uuuhh, uuuhhh
Uh, uh, uh, uuuuh, uuuuuhh

Bertsolari jator, gasteizko saltsero
Aita eredugarri, lehengo parrandero
Ze_egin justizia_honekin?
Edozer da ETA, komando,kupula
Baiña jakin'zazu behar zaitugula
Kuartangon eta gurekin


Azken berriak

Azken berriak 2010-10-01 08:02 #1

Epaileak 10.000 euroko fidantzapean Aske utzi zuen atzo gauerdian. Epaiketaren zain egon beharko du, baina kalean da dagoeneko, Itxaso Lekuonarekin batera. Atxilotutako beste 5 lagunak kartzelara bidali ditu epaileak 


Utzi iruzkina: