Errazu bertso eskola

Elgoibarko Errazu bertso eskolaren bloga

  Gaur gure bertso eskolako ikasleek zenbait bertso papare idatzi dituzte pil pilean dauden gaien inguruan. BERTSOAK Gure bertso eskola diferentea da   bertako ikasle denak “raritoak” gara gure maisuak ere begira ba hara baina ez aldatu ezer dana hola laga   Egileak: Haizea, Mikel et Maddi   KRISIA Azken aldian “krisia” hitza entzuten dugu gehiena eta hitz honi aurre egiteko guk behar dugu kemena horretarako pazientzi asko guk behar dugu aurrena etxean sartu ta ez irtetzea aurreztutzeko onena   Egileak:Maddi eta Oier     BERTSO ESKOLA Bertso...


Azken urteotako bidea jarraituz, aurten ere hasi dugu bertso eskolan ikasturtea. Aurpegi ezagunak gehienak, nahiz eta tartean berririk agertu. Garazi, Ane, Ane, Mikel eta Goranek jarraituko dute arduradun lanetan, lanerako prest, indartsu gainera. Ikasleen artean berriz Maddi, Mikel, Arkaitz, Haizea, Oier, Mikel eta Ekaitzi, Beñat eta Iñigo batu zaizkie, bertsoekiko zaletasuna landu nahian. Urtean zehar hamaika ekintza eta jaialdi egingo ditugu aurten ere, eta joango gara banan banan kontatzen lehiohonetatik.


Pasa den ostiralean, hilak 23, jokatu zen Oñatin Gipuzkoako eskolarteko bertolari txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Han kantatu zuen Elgoibarko taldeak, Urretxuko beste bi talderekin batera. Haizea Beristain, Arkaitz Oteiza, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek saio borobila osatu zuten, eta txalo pila entzuteaz gain, jendeak beren lana goraipatu zuen. Aurten parte hartzen zuten lehen urtea izanik, ziu hurrengo urteetan beren maila hobetzen joango direla.tu     Bestalde, Mikel Olaizolak Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketan herritarr...


    Udaberria berezia izaten da bertso eskola eta bertsolari gazte askorentzat eskolarteko txapelketa dela eta. Aurten ere gero eta hurbilago dago urteroko zita, eta Errazu bertso eskolarentzat garrantzia berezia iango du gainera.     Apirilaren 25an hasiko da txapelketa Usurbilen. Hurrengo astean zubia denz deskantsatu, eta maiatzaren 9an indartsu iritsiko da eskolartekoa Elgoibarrera. Horregatik, garrantzia berezia du txapelketa honek guretzat, bertso eskola sortu zenetik lehen aldiz jokatuko baita kaporaketa bat gure herrian. 3etan hasiko dira bertsopaperak ...


Errazu bertso eskolako kide eta arduradun diren Ane Astigarraga, Ane Belza, Gorane Gonzalez, Garazi Konde eta Mikel Olaizolaren bertsoak agertu dira Barren aldizkariaren azken alean. Herriko gazteen erreibindikazioak azalduko diren orrialdea estreinatzea egokitu zaie, esperantzara bideratutako bi bertsorekin. Azken aldiko gertaerak eta gero zaila izan arren... Behekoak dira bertsoak.    


      Aspalditik genuen asmoa argazkiak blogean txertatzeko, baina arazo batzuk tarteko ezin izan dugu lortu orain arte. Hemendik aurrera, albiste bakoitza argazki batekin joango da, eta orialdearen eskuinaldean flickr.com-en link bat aurkituko duzue, bertara sartu eta gure argazkiak ikusteko.      Bestalde, denborarekin bideoak sartzeko asmo badugu, youtube-k ematen dizkigun aukerak baliatuz.  


    Abenduaren 3an, pasa den astelehenean, euskararen eguna ospatu zen Euskal Herrian, eta Errazu bertso eskolak ere bere aletxoa jarri zuen Elgoibar Ikastolak antolatutako ekintza multzoan.     Ikasleek ideiak proposatu zituzten eta gero, bertsoak osatu zituzten. Azkenean antzerki polit bat osatu genuen. Bi talde irudikatu genituen, batzuk euskaldunak eta besteak erdaldunak. Azkenean euskaldunak euskaraz hitzegiten erakusten diete erdaldunei, eta denak euskaraz hitz egiten dute, horrela denok irabazle garela sinbolizatuz.     Bikain atera zen gu...


      16:45tarako genuen zita tren geltokian, eta minutu batzuk gorabehera, denok iritsi ginen ordurako. Trena hartu eta poz-pozik Eibar aldera, txikiago gineneko txangoak gogoratuz. Iritsi ginenerako nabari zen jende mugimendua Coliseo antzokiko atarian. Bertsolariak ere orduantxe ari ziren iristen. Sarrerak hartu eta pixkatean zain egon ostean, barrura sartu ginen, batzuek aspertuta amaituko zutenaren irudipenarekin.       Coliseo antzokia ederra, goxoa, erakargarria iruditu zitzaigun. Asko pentsatzeko denborarik gabe hasi zen saioa. Agurrak eta o...


    Pasa den ostiralean eman genion hasiera bertso eskolako ikasturteari. Aurpegi berri eta zaharrak nahastu ziren beste behin ere. Utzi dutenen  artean Olaia eta Ane. Etorri berrien artean berriz, Ekaitz, Andoitz eta Oier. Beste aurpegi denak ezagunak: Mikel, Maddi, Haizea, Aitor, Mikel, Arkaitz, Abraham eta Alberto. Arduradun lanetan eta zerbait irakatsi asmoz, Ane, Garazi, Ane, Gorane eta Mikel. Denok gogotsu, denok ilusioz beteta.     Aurten garaiz ekin diogu ikasturteari, neurri batean lehengo urteko akatsak sahiestu nahian. Momentuz indarrez gainezk...


  Azken boladan blogek izan duten arrakasta ikusita, Elgoibarko Errazu bertso eskolak ere blog bat jarri du zuen eskura, guk zuei eta zuek guri zerbait eskeintzeko aukera eman asmoz. Ia luze irauten duen.


errazubertso 1456132341954

Elgoibarko Errazu bertso eskola 2002. urtean sortu zen Elgoibar Ikastolaren baitan, Ainhoa Mendibil eta Erlantz Allur ikasle gazteen iniziatibaz. Ordutik hona, gazte ugari pasa da gure bertso eskolatik, bai ikasle bezala eta bai arduradun bezala. Orain,beste pauso bat gehiago eman eta blog bat osatzea erabaki dugu, bertso eskolaren aktualitatea eta bertan egiten ditugun lanen berri emateko asmoz. Denon artean, jolas dezagun hitzarekin!