Kategoria: ikasturtea
Aupa lagun, berriz ere hemen gaude Solaslaguna ikasturteari hasiera emateko. Gogoz eta indarrez ekinen diogu ikasturte berriari, gure herrian euskaraz egiteko baliabideak hedatzeko helburuz. Aurten inoiz baino parte hartzaile eta talde gehiago lortu nahi ditugu gurean. Gainera, Ikasturtean zehar, euskaldun orori eskainitako hainbat jarduera, irteera eta ikastarotan parte hartzeko aukera. EUSKAREN TRANSMISIOAN PARTE HARTZEAZ GAIN LAGUNAK EGITEN DIRA!!! Animatuko zara? IZENA EMATEKO EPEA: Irailaren 23tik urriaren 25ra INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEA: SOLASLAGUNAREN TXOKOAN: Tel.: 6...
Gaurtik aurrera, pausuan izango da bloga: oporrak.Dena den, joan aurretik datorren ikasturterako asmoak utziko ditut hemen (neure burua behartzeko).The Elements of Style liburukoak amaitu.AEBko beste estilo-liburu klasiko bat (William K. Zinsser: On Writing Well) landu.Euskal idazle klasiko batzuen printzak ekarri (Laphitz, Axular...).Orain arte bezala, gogoetak etorri ahala jorratu.Hitzaldi eta ikastaroetarako apailatutako materialak sareratu (ea Benitok gomendatutako tresnekin nola moldatzen naizen).Izan funtsa.
Azken urteotako bidea jarraituz, aurten ere hasi dugu bertso eskolan ikasturtea. Aurpegi ezagunak gehienak, nahiz eta tartean berririk agertu. Garazi, Ane, Ane, Mikel eta Goranek jarraituko dute arduradun lanetan, lanerako prest, indartsu gainera. Ikasleen artean berriz Maddi, Mikel, Arkaitz, Haizea, Oier, Mikel eta Ekaitzi, Beñat eta Iñigo batu zaizkie, bertsoekiko zaletasuna landu nahian. Urtean zehar hamaika ekintza eta jaialdi egingo ditugu aurten ere, eta joango gara banan banan kontatzen lehiohonetatik.