2009-2010 ikasturtea
Gaurtik aurrera, pausuan izango da bloga: oporrak.
Dena den, joan aurretik datorren ikasturterako asmoak utziko ditut hemen (neure burua behartzeko).
- The Elements of Style liburukoak amaitu.
- AEBko beste estilo-liburu klasiko bat (William K. Zinsser: On Writing Well) landu.
- Euskal idazle klasiko batzuen printzak ekarri (Laphitz, Axular...).
- Orain arte bezala, gogoetak etorri ahala jorratu.
- Hitzaldi eta ikastaroetarako apailatutako materialak sareratu (ea Benitok gomendatutako tresnekin nola moldatzen naizen).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: