Gaurtik aurrera, pausuan izango da bloga: oporrak.Dena den, joan aurretik datorren ikasturterako asmoak utziko ditut hemen (neure burua behartzeko).The Elements of Style liburukoak amaitu.AEBko beste estilo-liburu klasiko bat (William K. Zinsser: On Writing Well) landu.Euskal idazle klasiko batzuen printzak ekarri (Laphitz, Axular...).Orain arte bezala, gogoetak etorri ahala jorratu.Hitzaldi eta ikastaroetarako apailatutako materialak sareratu (ea Benitok gomendatutako tresnekin nola moldatzen naizen).Izan funtsa.


Lehenik eta bat, inork ez dezala pentsa urtezahar gauean idazten ari naizenik: modernitatearen gauzak dira hauek.Blogerako urte berrirako asmoak:Etxeko liburuetan markaturiko esapide, hitz eta pasarteak biltzea.Lagunen ekarpenak jasotzea.Aditz-elipsiaren ezkutukia argitzea.Han-hemengo liburutegietako argazkiak erakustea.Strunk-en estilo-liburukoak amaitzea.Ikastaroetarako apailaturiko materialak jasotzea.Orozkoko alkateak "Sustraiak" saioan (2008-12-20) esanikoak hitzez hitz transkribatzea.Leginetxeren pasarteren bat euskaratuta ematea.Itzulpen-ariketa batzuk eskaintzea.Orotarikoan ikusirik...


Maiztasuna baino, maitasuna eskaini nahi diot txoko honi. Ahopeka, tonu baxuan eta bolumen txikian.Nagusiki albisteak izango dira txoko honen sarreren jatorria, baina ahopeka eta zarataren azpitik saiatuko naiz. Nagusiki diot zeren, blogari guztiak bezala, azkenean edozertaz aritzeko eskubidea gordetzen baitut.Lerro-buru handietan agertzen ez diren albisteak hartu nahi ditut hizpide. Ez naiz bitxikerietaz ari, baizik eta arrazoi batengatik edo bestearengatik, merezi duten oihartzuna izan ez duten albisteetaz.Zarataren mailara iritsi direnak ere jorratuko ditut, baina behin oihartzuna amatat...


Azken iruzkinak