Hasi dugu aurtengo ikasturtea

errazubertso 1456132341954 Errazu bertso eskola | 2008-10-18 14:57

Azken urteotako bidea jarraituz, aurten ere hasi dugu bertso eskolan ikasturtea. Aurpegi ezagunak gehienak, nahiz eta tartean berririk agertu.

Garazi, Ane, Ane, Mikel eta Goranek jarraituko dute arduradun lanetan, lanerako prest, indartsu gainera. Ikasleen artean berriz Maddi, Mikel, Arkaitz, Haizea, Oier, Mikel eta Ekaitzi, Beñat eta Iñigo batu zaizkie, bertsoekiko zaletasuna landu nahian.

Urtean zehar hamaika ekintza eta jaialdi egingo ditugu aurten ere, eta joango gara banan banan kontatzen lehiohonetatik.


Utzi iruzkina: