Azken urteotako bidea jarraituz, aurten ere hasi dugu bertso eskolan ikasturtea. Aurpegi ezagunak gehienak, nahiz eta tartean berririk agertu. Garazi, Ane, Ane, Mikel eta Goranek jarraituko dute arduradun lanetan, lanerako prest, indartsu gainera. Ikasleen artean berriz Maddi, Mikel, Arkaitz, Haizea, Oier, Mikel eta Ekaitzi, Beñat eta Iñigo batu zaizkie, bertsoekiko zaletasuna landu nahian. Urtean zehar hamaika ekintza eta jaialdi egingo ditugu aurten ere, eta joango gara banan banan kontatzen lehiohonetatik.


Pasa den ostiralean, hilak 23, jokatu zen Oñatin Gipuzkoako eskolarteko bertolari txapelketaren laugarren eta azken kanporaketa. Han kantatu zuen Elgoibarko taldeak, Urretxuko beste bi talderekin batera. Haizea Beristain, Arkaitz Oteiza, Mikel Gurrutxaga eta Maddi Mendibilek saio borobila osatu zuten, eta txalo pila entzuteaz gain, jendeak beren lana goraipatu zuen. Aurten parte hartzen zuten lehen urtea izanik, ziu hurrengo urteetan beren maila hobetzen joango direla.tu     Bestalde, Mikel Olaizolak Elgoibarko kanporaketan parte hartu zuen, lehen aldiz txapelketan herritarr...


Azken iruzkinak