Gasteizko bertso kontuak

">


Manex Agirreren udaberria hasi besterik ez da egin Iaz kuadrilla artekoan irabazi ostean, falta zitzaion txapela atzo jantzi zuen Manex Agirrek 626,5 puntu bilduta. Asier Otamendirekin kantatu zuen buruz burukoan. GARA- Ane ARRUTI «Joven promesa eterno» aramaioarrak, berak definitu bezala, hainbestetan hatz muturrekin ukitu duen txapela jantzi zuen atzo eta barren-barrenetik lehertu zitzaion poza taula gainean. Bi ukabilak astinduz eskertu zituen Printzipal antzokian bildutako 650 bertsozaleen txaloak eta animoak. «Manex disfrutau, baña txapela etxea» zioen pankarta batek, eta bi agindu...



Pello Ormazabal nagusitu da Joan zen ostegunean jokatu zen Bertsokatu txapelketako finala Gasteizko Gaztetxean. Asteazkenero egin dituzte kanporaketak hiriko tabernetan. Kanporaketa gehienetan tabernak goraino bete dira, eta finalean ere halaxe gertatu zen: 200 lagun elkartu ziren Gasteizko gaztetxean. Honako bertsolari hauek igo ziren oholtza gainera: Julen Zulaika Manex Mantxola Irati Anda Ainhoa Mujika Asier Azpiroz "Azpi" Pello Ormazabal Jokin Labayen aritu zen gaiak ematen. Hasierako agur bereziekin hasi zen saioa, eta hortik aurrera ere umore o...


Manex Agirre, Asier Otamendi, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal pasatu dira finalera   Hustu da finala freskatzeko hamazortzi bertsolarik izandako aukera. Asteburuan jokatu ziren Aramaio eta Agurainen Arabako bertsolari txapelketako azken finalerdiak. Aramaion, Asier Otamendik irabazi zuen, eta Agurainen, Zigor Enbeitak. Zigoitian irabazle izan zen Manex Agirrerekin batera, hortaz, zuzenean sailkatu dira hiru bertsolariak apirilaren 2an Gasteizko printzipal antzokian ospatuko den finalera. Puntuazioari eskerrak, berriz,  Oihane Pereak, Iñaki Viñasprek...


Manex Agirrek Zigoitian egin bezala, Asier Otamendik atzo Aramaion Arabako Bertsolari txapelketako bigarren txartela eskuratu zuen. Bigarren postua Iñaki Viñasprek lortu zuen, baina gaurko emaitzen zain geratu beharko du, finalean izango den ala ez jakiteko. Hona hemen gaurko zita: Martxoak 20, igandea, 17:30ean AGURAINgo Harresi Aretoan      Sarrerak salgai bertan   Bertsolariak: Ander SolozabalZigor EnbeitaJuan Mari JuaristiRuben SanchezUnai MendibilBetto Martinez Aurkezlea: Olatz Bayer   Txapelketa jarraitzeko www.arabakotxapelketa.org   SAILK...


Kanporaketetako fasea amaituta balantze ezin hobea izan da Gasteizko bertsolarientzat. Asier Otamendi, Ander Solozabal eta Iñaki Viñasprek finalerdietarako txartela zuzenean eskuratu dute bakoitzak bere kanporaketa irabazita. 5 kanporaketetan sailkatu diren gainerako bertsolari gasteiztarrak: Irati Anda, Felipe Zelaieta, Ruben Santxez, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego eta Juan Mari Juaristi izan dira. Beraz muñoko katu zaharrak, kakiturritarrak eta aizkora zorrotzak finalerdietan izango ditugu.  Zorionak guztioi egindako lanagatik eta animo hurrengo faserako! PD: Muñ...


MARTXOAK 1 (asteartea) NON: Gasteizko Amaia Zentroan 18:00etan HITZALDIAK: • Oier Araolaza: Txapelketaren kontra • Fredi Paia: Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri? 19:30ean eztabaida publikoari irekia: Oier Araolaza eta Fredi Paia. Aurkezle eta moderatzaile: Asier Lafuente. Bertsolaritzari buruzko gogoeta eta ikerketa bultzatu asmoz antolatu du Bertsozale Elkarteak "Bertsolamintza" jardunaldien laugarren edizioa. "Inertziak erantzi, garena jantzi" izenburupean bertsolaritzaren baitan diren inertziei buruz arituko dira hainbat aditu eta aritu: Erik Dich...


TATXAAAAAAAAAAAAAAAN!!ASteazkENERO BErtSo sAioa GASTEIZEN!!!   BERTSOKATU TXAPELKETA Antolatzailea: Kutxiko katuak   Otsailak 9, asteazkena, 21:00etan Gasteizko GARRAXI TABERNA iÑAKI VIÑASPRE PEIO ORMAZABAL MAITE SOLOZABAL MADDI GALLASTEGI Otsailak 16, asteazkena, 21:00etan Gasteizko HALA BEDI TABERNA EKAITZ SAMANIEGO MAIALEN SAEZ DE OKARIZ ASIER AZPIROZ HODEI IRURETAGOIENA Otsailak 23, asteazkena, 21:00etan Gasteizko, AKERGORRI TABERNA IZAR MENDIGUREN IRATI ANDA ANDER SOLOZABAL JON ANDER URKIAGA Martxoak 2, asteazkena, 21:00etan Gasteizko TXAPELARRI TABERNA RUBEN SAN...


Aspertuta al zaude larunbat goiz hotzetaz?  Ez dakizu zer egin osteguneko ajea oraindik gorputzean daramazulako? Psikologoak ez dizu zure gaitzaren berri eman nahi?  Euskadi irratiko Ilargipean saioa entzuteaz nazkatu zara? Zure etxeko hormek gorroto zaituzte? Betiko tabernako tabernariak ez dizu kasurik egiten? Ahaztu galdera metafisikoak eta zatoz gurera Otsailaren 5ean! Ongi etorria izango zara!  


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!