Bertsokatu kitto: Pello Ormazabal nagusi!!

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2011-03-28 11:52

Pello Ormazabal nagusitu da

Joan zen ostegunean jokatu zen Bertsokatu txapelketako finala Gasteizko Gaztetxean. Asteazkenero egin dituzte kanporaketak hiriko tabernetan. Kanporaketa gehienetan tabernak goraino bete dira, eta finalean ere halaxe gertatu zen: 200 lagun elkartu ziren Gasteizko gaztetxean. Honako bertsolari hauek igo ziren oholtza gainera:

 Julen Zulaika
 Manex Mantxola
 Irati Anda
 Ainhoa Mujika
 Asier Azpiroz "Azpi"
 Pello Ormazabal

 Jokin Labayen aritu zen gaiak ematen.

 Hasierako agur bereziekin hasi zen saioa, eta hortik aurrera ere umore onez aritu ziren bertsolariak. Zortziko handiko lanetan berotzen gehiago kosta bazitzaien ere, zortziko txikitik aurrera gaztetxeko giroak eztanda egin zuen. Azkenean Pello Ormazabal eta Julen Zulaika sailkatu ziren buruz burukora. Fase honetan bi ariketa egin behar izan zituzten. Lehenik zortziko txikian aritu ziren, Romeo eta Julietaz mozorrotuta. Ondoren, gitarra lagun hartuta aritu ziren kantuan. Beste bertsolariak ere gonbidatu zituzten azkeneko ariketa honetara, eta denen artean bukatu zuten saioa. Azkenean, epaileek hala erabakita, Pello Ormazabalek jaso zuen lehenengo saria.


Utzi iruzkina: