Gasteizko bertso kontuak

Kaixo lagunok!!Urtero bezela, Txapeldunen saioaren berri ematera gatozkizue. Ostegunetan izaten jarraitzen badu ere, ez dakit konturatuko zineten, baina aldaketa txiki bat dakar aurten, txapeldunetaz gain noski, Jimmy Jazz aretoan izango da, ostegunetako giroan murgiltzeko aukera ezin hobea beraz!Ondo ibili eta egin borobiltxo bat kalendarioari Urriaren 14an zita bat daukagu-ta!



Bertsolaritza ez da 4 urtean behin jokatzen den txapelketa nagusi hori, ez eta herrialde bakoitzak txapelketa horri begira eginiko norbere herrikoak ezta. Bertsolaritza, bertso-eskoletatik hasi eta Kutxi kalean goizeko ordu txikitan bertsotan dauden gazteak hartzen ditu bere gain. Bertsolaritza egunero bizi dugulako, hona hemen Araban  hurrengo egunetan egongo diren bertso saioen agenda! •2010-10-01, ostirala, ARAMAIO Bertso-afaria Lekua: Untzila auzoa Protagonistak:Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano   •2010-10-02, IZARRA Urkabustaiz eguna. Bertso-bazkaria Lekua: Plaza Or...


Gaur berri txar batekin gatozkizue, bart Ruben atxilotu zuen polizia espaiñolak. Gurekin laster egongo delakoan besarkadarik beroena senideei...Bide batez, doiñu berezi eta bertso eder hauetaz ezagutzeko, maitasunez egindako bertso pare bat zuretzat, gure tuno faboritoa!Baiña batzuentzat zer da elkartasuna? Kartzela barruan sartu behar duguna Ene, zenbat borondate.... Justizia_hain justu baten bizi gara! Nahiz eta ez izan, erruduna zara, Kontrakoa_argitu arteUh, uh, uh, uuuhh, uuuhhhUh, uh, uh, uuuuh, uuuuuhhBertsolari jator, gasteizko saltsero Aita eredugarri, lehengo parrandero Ze_egin ju...


2010-09-27 BERRIPAPERA


ASTEBURU HONETAN EZ GALDU EUSKARAREN ARRASTROA JARRAITU BERTSOLARIAK   2010-09-24, ostirala, ARAMAIO Bertso-afaria, Etxaguengo Jaiak,  Auzo Elkartean. Bertsolariak:Beñat Ugartetxea, Amaia Agirre. Antolatzailea: Etxaguengo Auzo Elkartea   2010-09-25, larunbata, LAUDIO. Bertso-bazkaria. Euskal Jaia. Laudioko eliza atarian, 14:30etan. Bertsolariak: Unai Iturriaga, Jon Maia, Andoni Egaña.  Antolatzailea: LAUDIOKO UDALA   2010-09-25, larunbata, ARAMAIO Saio berezia: "Bertso berriak eta kopla zaharrak" Etxaguengo Jaiak,  Auzo Elkartean, 23:00etan. Bertsolaria...


BERTSOAREN SALTSAN 2010-2011 Heldua, bertsozalea eta saltseroa bazara, hauxe da zure tokia!ASTELEHENETAN, 19:30etatik 21:00etara, Iparralde Gizarte etxean. Irailaren 22tik aurrera LIBRE GERATUTAKO PLAZAK BETETZEKO IZENA EMATEA ZABALIK   Izena emateak eta argibideak: www.vitoria-gasteiz.org / 010 telefonoan / gizarte etxeetan Aurreko ikasturteko ikasleen bideoa,                           ezin baduzu ikusi, egin klik HEMEN


Aurrekoan Olarizuko bertso-poteoan ateratako argazkiak doaz hemen! Giro ona eta parranda itzela montatu genuen, nola ez, Lautadako jarraitzaile sutsu eta polibalenteen laguntza ederto baliatu genuen.Bertan egon ez bazineten, hona hemen argazkiak inbidia pixka bat pasa dezazuen!Badakizue, egon ez bazineten hurrengoan etorri!!" title="">


BERTSO SAIOAK HEMEN   •2010-09-17, ostirala, GASTEIZ. Zaramagako jaiak. Bertso poteoa Ordua: 21:30 Txosna gunean. Antolatzailea: BIZIGARRI AUZO ELKARTEA   •2010-09-19, igandea, LANGARIKA Herriko jaiak. Bertso-pilota Lekua: Frontoia Ordua: 13:00 Antolatzailea: LANGARIKAKO JAI BATZORDEA Bertsolariak: Iñaki Viñaspre, Unai Mendibil     •2010-09-19, igandea, MANZANOS AÑANA EUSKARAZ. Lekua: Plaza Ordua: 13:30 Antolatzailea: AÑANAN EUSKARA MINGAINEAN ELKARTEA Bertsolariak: Ander Solozabal, Ekaitz Samaniego eta Ruben Santxez   •2010-09-19, igandea, DONEBIKENDI HARANA Sa...


Kaixo. kaixo!!Gaur ospatzeko arrazoi lain ez dugun arren, esaerak dion bezala, ogi gogorrari hagin zorrotza! Horregatik beste blogetan jeroglifikoek izan duten arrakasta ikusita, hemen doa lehenengoa! Esaldi bat da, andaluziako bertsolari batena!Pista: Ingelesez esan hemen agertzen diren irudiak! Horra hor, ia nork asmatzen duen, asmatzen duenak, gau-zoro bat pasatzeko aukera edukiko du Bertxokoko edozein esatarirekin! Ondo ibili eta bitartean izan bihurri!


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!