Gasteizko bertso kontuak


FINALA egun osoko festa polita izango da, Maiatzaren 29an, larunbata, legutioko kultur etxean. Autobusez bertara hurbiltzeko lineako autobusa 10:30etan irteten da Gasteiztik (La Union konpainiakoa, Otxandiora doana). Bazkaritarako izena emateko azken eguna OSTEGUNA da. 11:30ean, TXIKIEN TALDEKAKO FINALA Kultur etxean.Partehartzaileak:GASTEIZ (Maialen Arrausi, Ane Olano, Beñat Olano eta Gorka Arrausi) LEGUTIO (Uxue Rekalde, Naia Espinosa, Elena Etxabe, Aitziber Lopez, Iraia Etxebarria, Haizea Vallecillo) ARAMAIO (Peru Abarrategi, Jon Izaga, Pello Arriolabengoa) 14:00etan bertso-eskolen bazk...


" title=" Uda giro goxoa gaztetxean, izarra, lautada, gasteiz eta auskalonongo gazte mordoxka bat bertso merienda egiteko prest. Bertsolariak Aguraingo Josu Campo, Zalduondoko Jon Ruiz de Pinedo eta Iker Pastor eta Gasteizko Iñaki Tena, Amaia Lasaga eta Uxue Ruiz de Arkaute izan ziren. Batzuk urduri hasi eta irrintzika bukatu zuten saioa, baina finalerako pasea Amaia Lasaga eta Uxue Ruiz de Arkaute Muñoko kateme lotsagabeek bakarrik eskuratu zuten.


Aurreko larunbatean hasi zen erronka Agurainen. Dagoeneko ez dago atzera bueltarik. Gasteizko bertso-eskolako Maialen Saez de Okariz eta Aguraingo bertso-eskolako Bingen Sainz sailkatu ziren finalerako.  Ostiral honetan, Maiatzak 21, dugu bigarren itzulia, Zalduondoko morroskoekin. Bertso merienda izango da Gasteizko gaztetxean arratsaldeko 17:30etan. Hona hemen bigarren itzuliko protagonistak   UXUE RUIZ DE ARKAUTE (Gasteiz) AMAIA LASAGA (Gasteiz) IÑAKI TENA (Gasteiz) JOSU CAMPO (Agurain) JON PINEDO (Zalduondo) IKER PASTOR (Zalduondo) Aurkezle lanetan Beñat Goitia ...


Maiatzaren 13an, osteguna, Iparralde Gizarte Etxeko liburutegian BRETSOAREN SALTSAN tailerreko ikasleak, Izar Mendiguren eta Andoni Egañarekin ibili ziren bertsotan. Hona hemen egun horretako irudi batzuk


  Alde zaharra kantari esnatu eta kantari oheratu zen larunbatean... Goizeko 8etan hasi ziren Landatxo apaintzen eta ia dena prest zegoen poteoaren ordurako. Muñoko katuak izaten dira lehenengoak Miau egiten eta ez zuten hutsik egin. Kartelak, toldoak, pankarta historikoen bilduma eta baita berogailu erraldoiak ere badaezpada... Dena zen baliogarria etor zitekeen hotz, euri eta haizeari aurre egiteko. Etorri zena ordea, bestelako zerbait izan zen.  Finalistak azken orduko estrategia prestaketa eta beroketa lanetan ari zirelarik jo zuten alde zaharreko kanpaiek. 12:00etan Hala bedi...


Eskuratu finaleko bazkaria + sarrera Maiatzaren 4a baino lehen!!! Klik egin irudian. euskaltube.com bideoak | Izenburua: Maiatzaren 8an FINALA | Erabiltzailea: arababertsotan">


 


  " MARTIN TTIPIA (Gasteiz)""> BERTSOGURASOAK (Gasteiz)  


Arabako Kuadrilla arteko lehenengo Bertsolari Txapelketak pasa du ekuadorraren muga. Gaur, hilak 18, finalerdien ligillako bigarren saioa jokatu da Araiako Andra Mari aretoan. Jende ugari bildu da gogotsu taularatu diren bi taldeek zer egin duten ikustera. Alde batean finalerdietako beteranoak, Kakiturri-Ehari taldea. Bertsotan Felipe Zelaieta, Asier Otamendi eta Gaizka Urtaran. Beste aldean Amurrioko Altubepekoak, eta bertsotan sei promesa: Unai Mendibil, Iker Ibarrola, Izar Mendiguren, Serapio Lopez, Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre. Nor baino nor aritu diren bi taldeentzat lehenengoa ze...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!