Martin ttipia eta Aramaio txapeldun!
Alde zaharra kantari esnatu eta kantari oheratu zen larunbatean... Goizeko 8etan hasi ziren Landatxo apaintzen eta ia dena prest zegoen poteoaren ordurako. Muñoko katuak izaten dira lehenengoak Miau egiten eta ez zuten hutsik egin. Kartelak, toldoak, pankarta historikoen bilduma eta baita berogailu erraldoiak ere badaezpada... Dena zen baliogarria etor zitekeen hotz, euri eta haizeari aurre egiteko. Etorri zena ordea, bestelako zerbait izan zen.
Finalistak azken orduko estrategia prestaketa eta beroketa lanetan ari zirelarik jo zuten alde zaharreko kanpaiek. 12:00etan Hala bedin zegoen lehen hitzordu ofiziala. Ze gauza kuriosoa kamara, mopa itxurako mikrofono eta alkatxofa ibiltari batekin poteatzea... berehala ahaztu genituen ordea eta hasi zen patata festa.. Lautadakoen bertso-txarangak ez zuen hutsik egin, trikitixa, txirula, bonbo eta danorrrrrra. Aiaraldekoak, Errioxakoak, Gasteizko gazteak, Lautadako sorginetxe... falta zirenak landatxon zeuden azken orduko marroiren batekin. Finaletik kanpo geratzeak bere alde onak eta txarrak dauzka.
Kutxi kaleko eguerdiko giro lasaia erabat erreboluzionatu zen 13:00ak jo ordurako. Txapelarri tabernako eskualdearteko beroketak, ondorengo Garraxiak, Parraleko Ardoari buruzko sinposiuma, banango dantza saioa eta "erdizkako" azken pote azkarra... Topaketa mistikoa ere izan genuen "Gasteiz kantuz"-eko taldekide jatorrekin. Fusioa erabatekoa izan zen... Non hagooooo! ze larretaaaaan Landatxoko kiroldegiaaaa!
Hortaz, bazkarira beti bezala berandu... Baina hantxe bildu ginen 200 bertsojale amorratu, elkarri beroa emateko prest. Laster hasi ginen jertseak aulkian uzten, tipulak bezala azal bat, azal bi... barrukoa erakutsi arte. Ba horixe, kopa amaitu aurretik altxa eta dantzara! Araba osoko eta adin guztietako bertsozale-dantzari moment... gora folklorea, umorea eta pattarra!
17:30ak pasatxo hasi zen saioa, zer nahi duzue ba! Apurka apurka aulkiak betetzen joan ziren eta itxura ederra hartu zuen kantxak. Jendez lepo, gogotsu eta bero. Eta lehendik bero baldin bageunden... bertso-sorta kolektiboekin gori-gori jarri ginen. Ezin hitzez deskribatu bertso-perfomance zoragarri horiek... Ikusi ez zentituztenentzat, hona hemen oparia, www.bertsoa.com webgunetik hartua:
- 2010/05/08 - Gazteiz - Aldapazaleak taldea. Gaia: Araba
- 2010/05/08 - Gasteiz. - Martin Ttipia taldea. Gaia, Araba. Talde irabazlea.
- 2010/05/08 - Gasteiz - Aramaioko taldea. Gaia, Araba
Eta bat-bateko txapelketaren txanda heldu zen orduan, publikoak poxpolu bat baino ez zuenean behar, txispa bat, landatxo erretzeko. Ez zuten hutsik egin... talde lanean eta giro atseginean, final ezberdin eta polita eskaini ziguten. Bakoitzak bere harrikoxkorra. Bertsolari beteranoek beren esperientzia, berriek haien freskotasuna. Araban inoiz egin den finalik alaiena izan zela esango genuke. Egundoko festa. Publikoak eskuak zartatu arte egin zuen txalo, baina publikoa oraingoan ez zen ikusle soila izan, egun handi horretako protagonistez betetako publikoa baizik.
TXAPELAK, 4 behintzat Aramaiora joan ziren, dotore dotore jantzi zituzten bertsolarien buru gainean. Herri harrotasuna airean, Aramaioko bertsozaleak euforia kolektiboan, eta besteok ere antzerako parezido! Ingurutik pasian zebiltzan jubilatuak koloretan flipatuko zuten...
ZORIONAK Arabako 8 kuadrilla eta 11 bertso-koadrillei... Egundoko festa eskaini zenigutelako... Oraindik subidoiarekin gaude eta luzaroan iraun dezala!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: