ESKOLARTEKOA: Muñoko katemeak jaun ta jabe

ESKOLARTEKOA: Muñoko katemeak jaun ta jabe Gasteizko bertso kontuak | 2010-05-22 12:58

" title="

Uda giro goxoa gaztetxean, izarra, lautada, gasteiz eta auskalonongo gazte mordoxka bat bertso merienda egiteko prest.

Bertsolariak Aguraingo Josu Campo, Zalduondoko Jon Ruiz de Pinedo eta Iker Pastor eta Gasteizko Iñaki Tena, Amaia Lasaga eta Uxue Ruiz de Arkaute izan ziren.

Batzuk urduri hasi eta irrintzika bukatu zuten saioa, baina finalerako pasea Amaia Lasaga eta Uxue Ruiz de Arkaute Muñoko kateme lotsagabeek bakarrik eskuratu zuten.


Utzi iruzkina: