Gasteizko bertso kontuak

2010-irailak-13, astelehena   OLARIZU   20:30etan lehenengo txosnan   Bertsolariak: Ander Solozabal Izar Mendiguren     + LAUTADAKO BERTSO TXARANGA     Antolatzailea: Gasteizko Udala  


Irailaren 15etik aurrera asteazkenero 20:00etatik 21:00etara halabedi irratianEXTRA, EXTRAAA!!  Aurten inoiz baino lehenago Bertxokotarrak (ta ez bertsoko-otarrak, aspaldi janda daudenak!) gogo biziz datoz Peter Nalicht txit gorenarekin oporretan egon ostean! "Iturri maltzurrek" diotenaren arabera, beraien zentzuzko tontakeriak berritzen hasiak dira eta lanean gau eta egun dabiltza Bueno Monrealeko estudio enmoketatuetan. Beraz ez galdu, eta itxarotea gogorra izango bada ere, Ondo ibili ta gozatu udaz lagunok! ENTZUN DENBORALDI BERRIKO KUÑA  


 Euria eta bertso onak Gasteizen Ander Solozabal, Igor Elortza, Jone Uria, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagak kantatu zuten, Idoia Beitiak gaiak jarrita. Saio polita izan zen. bertsoa.com-en Gasteiz - Igor eta Unai frontoian - 2010/08/09 Gasteiz - Denak zezenketez - 2010/08/09 Gasteiz - Jone eta Ander elizan - 2010/08/09 Gasteiz - Igor Zeledon, Jone aingerua eta Unai deabrua - 2010/08/09 Gasteiz - Unaik Maialenen txapela inpugnatu du - 2010/08/09


Sebastian Lizaso eta Andoni Egañak bota zuten txupinazoa Abuztuaren 5ean, mikro bana eta ur botila banarekin, beste ezerren beharrik gabe. Itzela izan zen Gasteizko bertso-jaien hasiera. Gauean txoznetan bertso tiro pitxoia, bertsolari barrakero autentikoen eskutik. Bertsolari gazteak, beterakoak, berriak eta aspaldikoak igo dira oholtzara. Giro ederra egon da eskenatoki gainean eta baita eskenatonipean ere. Publikoak gogoz egin du txalo. Jendeak jai gehiago eta bertso gehiago behar zuela iruditu zitzaigun azken egunean. Seinale ona. Aihotz plaza goraino beteta egon da eguner...


  2010-08-05, GASTEIZBertso-saioa, Gasteizko jaiak Lekua: Aihotz plazan Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA eta ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Protagonistak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña 2010-08-05, GASTEIZBERTSO TIRO PITXOIA TXOZNAGUNEAN. 22:00etan arabako bertsolari barrakeroekin.   2010-08-06, GASTEIZBertso-saioa, Gasteizko jaiak Lekua: Aihotz plaza Ordua: 13:30 Antolatzailea: GASTEIZKO UDALA eta ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Protagonistak: Oihana Bartra, Irati Anda, Ekaitz Samaniego, Aitzol Barandiaran, Julio Soto 2010-08-07, GASTEIZBertso-saioa, Gasteizko jaiak Lekua: ...


euskaltube.com bideoak | Izenburua: bertso-pilota Gasteizko Auzolana Pilotalekuan | Erabiltzailea: abe" title="


Ostiraleko bertso-desafioaren ostean hemen dauzkazue zenbait argazki. Arabarrak izan ziren nagusi kantxa faktorea zela eta, baina hala ere bertso mundialitoa Sebastian Lizaso Brasilek irabazi zuen! Beraz, errebantxaren zai gelditzen gara!  Iturria: GASTEIZKO GAZTETXEAREN WEBGUNEA



Ostiral honetarako bertso festa itzela antolatu dute bertso-eskolako gazteek Gasteizko gaztetxean... Ez galdu aukera eta zatoz gozatzera!                                        Ostiral honetan, Ekainak 11, 21.00-tan BERTSO DESAFIO MUNDIALA GASTEIZKO GAZTETXEAN   ARABARRAK ( Ekaitz Samaniego, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre )   VS   MITIKOAK ( Sebastian Lizaso, Iñaki Murua eta Mikel Mendizaba...


Legutioko kultur etxera bertaratutakoei hamaiketako goxo bat eskaini ostean ireki ziren finaleko aretoko ateak. 12:00ak aldera hasi zen txikien finala. Bertan izan genituen 3 bertso-eskola nor baino nor, arabako kuadrillarteko txapelketako kamiseta dotoreekin. Beltzez Gasteizko bertso-eskolako gaztetxoak, Maddalen Arrausi, Gorka Arrausi, Ane Olano eta Beñat Olano. Gorriz Aramaioko bertso-eskolako Jon Izaga, Peru Abarrategi eta Peio Arriolabengoa. Berdez etxeko taldea, Legutioko bertso-eskolako neskatoek osatutakoa: Uxue Rekalde, Naia Espinosa, Elena Etxabe, Aitziber Lopez, Iraia Etxebarria...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!