Maddalen Arrausi Finalera
Legutioko kultur etxera bertaratutakoei hamaiketako goxo bat eskaini ostean ireki ziren finaleko aretoko ateak. 12:00ak aldera hasi zen txikien finala. Bertan izan genituen 3 bertso-eskola nor baino nor, arabako kuadrillarteko txapelketako kamiseta dotoreekin. Beltzez Gasteizko bertso-eskolako gaztetxoak, Maddalen Arrausi, Gorka Arrausi, Ane Olano eta Beñat Olano. Gorriz Aramaioko bertso-eskolako Jon Izaga, Peru Abarrategi eta Peio Arriolabengoa. Berdez etxeko taldea, Legutioko bertso-eskolako neskatoek osatutakoa: Uxue Rekalde, Naia Espinosa, Elena Etxabe, Aitziber Lopez, Iraia Etxebarria eta Haizea Vallecillo.
Taldean egindako agurren ostean talde bakoitzak egin beharreko lanak hauek izan ziren: Lau oinak emanda bina bertso talde bakoitzak, Azkenean Aramaioko taldeak eskuratu du lehen postua, eta eskolarteko Euskal Herriko finalera sailkatu direnak Peru Abarrategi Aramaioarra eta Maddalen Arrausi Gasteiztarra izan dira. Saio alaia izan zen, eta 60 lagunek beteriko aretoan bertso ederrak entzuteko parada izan zen.
14:30Eetan herri bazkaria izan zen herriko plazan. Arabako bertso-eskoletako 50 haur, gazte eta guraso batu ziren bertan.
Bazkalostean bertso-eskolen arteko herri kirolak izan ziren eta bertaratutako bertso-eskoletako lagunek gogotsu parte hartu zuten horretan ere.
17.00etan hasi da gazteen bat-bateko finala. Maiatzaren 15ean hasi ziren kanporaketak, 26 bertsolari gaztek hartu dute parte 14-18 urte bitarteko mailan eta horietatik 8 sailkatu ziren finalera:
Gasteizko bertso-eskolako Maialen Saez de Okariz, Amaia Lasaga, eta Uxue Ruiz de Arkaute izan genituen finalean, eta beraiekin batera Xabi Igoa (Aramaio), Estitxu Saratxo (Legutio), Edurne Azkarate (Oion), BIngen Sainz (Arrizala) eta Ainhoa Comas (Amurrio). Ofizioka zortziko nagusian eta zortziko txikian bina bertso, lau oinak emanda eta hitzari bertso bana kantatu ostean bigarren fasera hiru gazte sailkatu zituen epaimahaiak, Arrizalako Bingen Sainz, Aramaioko Xabi Igoa eta Amurrioko Ainhoa Comas. Txapela azkenean Aramaiora joan zen, Xabi Igoaren etxera eta bigarren saria Ainhoa Comasek eskuratu zuen. Ainhoa eta Xabi izango dira Ekainaren 19aan jokatuko den Euskal Herriko eskolartekot txapelketako arabar rodezkariak.
Iruzkinak
Oihane 2010-06-18 15:10 #1
<p>ANIMO MADDALEN ! Euskal Herriko finalean... ENEEEE! Aupa gasteizko bertso-eskolako txikiak eta aupa zu!!! seguru saio polita egingo duzula. </p>
<p>Han izango gaituzu gogoz txalotzen</p>
<p>Muxuuuu!</p>
Utzi iruzkina: