Gasteizko bertso kontuak

  Bertsotan ikasi nahi? Bertsoek zirrara sortarazten badizute eta lagun artean gozatzea gustatzen bazaizu… ez gelditu besaulkian eserita eta etorri Gasteizko Bertso Eskolara! Animatu, ez zara damutuko! Asteazkenean, hilak 26, arratsaldeko 17:30etan Amaia Zentroan Informazio gehiago behar izan ezkero: 945-010505



Egin klik hurrengo estekan gasteizko urtekaria irakurtzeko: http://www.box.net/shared/8j5zmf9g64j6lmyyxs12


Txapelketa handia da bertsolari txikiena. Txapelketa eta festa handia. Gasteizek sekula galtzen ez duena. Arauek hala ziotenez txikien mailan kantatzeko talde bat egin behar zen, beraz,14 urtetik beherako bertsolariek kanporaketa bat jokatu zuten Amaia zentroan (Bertxilika, Xagumendi eta Amaia Zentroko bertso eskolen artean) eta talde ederra osatu zuten final handirako.Sei neska-mutil ausart! Handien mailan (14-18 urte) bost gasteiztar lehiatu ziren Izarran, Zalduondon eta Elosun jokatutako kanporaketetan. Denek lan ederra osatu zuten, nahiz eta aipatzekoa den Amaia Lasaga, berak eskuratu b...


Kanpezun egon ez ziñetenontzat!http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2242 http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2243 http://www.bertsoa.com/eu/index.asp?videoDer=2244 Eta bestalde gogoratu, zita garrantzitsu bat daukagula bertsojaleok asteburu hontan, iluntzean izango dira saioak:Gaur, Maiatzak 26 Orion, Kalakari tabernan, Xabier Sukia eta Iñaki Gurrutxaga, Joanet, Verderoll eta Pelerekin batera arituko dira.Bihar, Maiatzak 27 Gasteizeko Gaztetxean 21.00etan, Manex Agirre, Ekaitz Samaniego, Iñaki Viñaspre eta Ander Solozabal, bertsolariak; Esteve Barceló, Joan Moll "Joanet" et...


Amaitu berri den txapelketan ikusi dugunez, Arabako gazteria gogotsu dator, eta hori ikusteko aukera paregabea izango dugu egunotan. Kanporaketak herri eta leku zein egun ezberdinetan izango dira, eta horra hor finaleko egitaraua!ARABAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI FINALA  Maiatzak 28 LEGUTION  EGITARAUA: 11:30etan Ekitaldiaren hasiera. 12:00etan Bat-bateko txikien finala 13:30etan txikien sari banaketa 14:00etan bazkaria Frontoian edo plazan 16:00etan handien finala 18:00etan sari banaketa Gazteak Ubidera. Gazteen Topaketa Ubiden.


Gasteizko Ostegunek xarma berezia omen daukate eta hori guk ere badakigu. Hori aprobetxatuz, aste hau oparoa izango da. Bestela begiartu!!Gazteizko Gaztetxearen 23. urteurrenaren barruan, HUDALTZAINAK!! BIhAr, osTeguNagAstEIzko GAZteTXEaNhUDALTZAINAKmaiaTzak 520:30etanBertsolariak: Fredi Paia, Arkaitz Estiballes eta Etxahun LekueAntolatzailea:gasteizko gaztetxeAEta datorren astean, BERTSO GOURMETAK!!!!2011-05-12, GASTEIZ Bertso-saioa. Bertso gourmetak. BODEGA RUBIO, Julian de Apraiz kalea, 2, 21.30ean. Bertsolariak: Asier Otamendi eta Felipe Zelaieta. Antolatzailea: BODEGA RUBIOOndo izan...


Bertsozaleok!! Printzipaleko finalaren ajea goxoa izan zela eta, berriro errepikatu nahi duzuela??Leku dotoreegia iruditu zitzaizuen eta zerbait herrikoiagoa nahiago al duzue??Tongoa egon zela uste duzue?? Zuek epailea izateanahi duzue??Nola ez, bloga eguneratzen dugun bakoitzean, egunero 15 aldiz (GORA SARKASMOA!) zuen eskakizun denak betetzen ditugu!2011-05-21 KanpezuArabako Bertsolari Txapelketako ErrebantxaLekua: Frontoia Ordua: 14:30 Antolatzailea: Arabako Bertsozale Elkartea Bertsolariak: Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Ander Solozabal.Mendia...


Bertso-trama: "Gasteizko setioa 1199 urtean"    Maiatzak 3, asteartea 20:00etan    Ignacio Aldekoa Kultur Etxean (Florida parkean)    Maialen Lujanbio, Jon Maia, Igor Elortza eta Unai Iturriaga.   Tramagilea: Josu Goikoetxea  


Egun on blogzaleok!! Pasatu ditugu txapelketaren aje, egunoste eta biharamunak, baina gugan utzi dituen arrastoak ere ikusten dira oraindik. Suposatzen dugu mila eta bat aldiz ikusiko zenutela bertsolari betaurrekodun bat besoak astintzen, haginak estutzen zituen bitartean. Gainera begiak itxi-itxi eginda eta kaka egiten ari deneko posturan pentsatzen. Baina lagunok hori baino gehiago da txapelketa, denok gara txapelketa, eta hainbeste bete gintueneko bi opari dakartzagu gaurkoan: Batetik, berria.tb-ko bideoa eta bestetik argazkiz osatutako bideoa: http://www.youtube.com/watch?v=AAOci9fLOA...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!