ESKOLARTEKO handien txapela gasteizera

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2011-06-01 08:43

Txapelketa handia da bertsolari txikiena. Txapelketa eta festa handia. Gasteizek sekula galtzen ez duena. Arauek hala ziotenez txikien mailan kantatzeko talde bat egin behar zen, beraz,14 urtetik beherako bertsolariek kanporaketa bat jokatu zuten Amaia zentroan (Bertxilika, Xagumendi eta Amaia Zentroko bertso eskolen artean) eta talde ederra osatu zuten final handirako.Sei neska-mutil ausart! Handien mailan (14-18 urte) bost gasteiztar lehiatu ziren Izarran, Zalduondon eta Elosun jokatutako kanporaketetan. Denek lan ederra osatu zuten, nahiz eta aipatzekoa den Amaia Lasaga, berak eskuratu baitzuen final handirako txartela.

Finaleko eguna iritsi zen. Egun ederra espero genuen, bazkaria, musika, herri kirolak eta bi lehia. Lehenengotik has gaitezen: Legution hiru talde zeuden oholtza gainean,hiru talde txiki handi: Gasteiz, Lautada eta Aramaio. Final estua izan zen eta Aramaiok txapela eraman bazuen ere, Maialen Arrausi gasteiztarrak ere Euskal Herriko txapelketarako txartela eskuratu zuen. Bazkalostean, handien txanda heldu zen. Oholtza gainean sei bertsolari(Josu, Maria, Paula, Amaia, Elyem eta Ainhoa). Saio freskoa osatu egin zuten denen artean. Emaitza izan zen bigarren sorpresa,txapelduna……… Amaia Lasaga!

Beraz, Gasteizek ordezkaritza izango du Euskal Herriko txapelketan, handien eta baita txikien mailan ere. GORA ZUEK!


Utzi iruzkina: