Gasteizko bertso kontuak

Elosun afari mundiala prestatzen laguntzeaz gain, giro aparta jarri zuten "Bertsoaren saltsan" taldeko lagunek aurreko larunbatean...  Gasteizko Iparralde Gizarte Etxean astelehen arratsaldean biltzen den artalde honek, artzain bikaina izateaz aparte, martxa onean doala erakutsi du. Finalerdietako txartela eskuratu dute. ZORIONAK! euskaltube.com bideoak | Izenburua: Elosun Bertsoaren saltsan taldea. Arabako Bertso-sorta Kolektibo Lehiaketa | Erabiltzailea: abe" title="


    Bertso-eskolak a ze fruituak! Jon Aizpuru bertso sariketako 2010eko bi txapel ekarri dizkigute Amaia Zentrora. Lehendik ere txapelak jantziak dira gainera. Beñat Olanok Lehen Hezkuntzako sailean irabazi du eta Maddalen Arrausik Bigarren Hezkuntzako sailean. ZORIONAK BIEI! Eta Zorionak Iñaki, Ane eta Gorkari ere. Bertso-talde ederra osatzen duzue!


  Hau da hau martxa bertsogurasoena! Bertso-sorta kolektiboen lehiaketara aurkeztu eta finalerdietara sailkatu dira... ederki merezita! Hori da hori bertsoak defendatzea! euskaltube.com bideoak | Izenburua: Gasteizko Aizkora Tabernan. Arabako Bertso sorta kolektibo lehiaketa | Erabiltzailea: abe" title="


AIZKORA TABERNAKO SAIOAN KAKITURRI-EHARI TALDEAK IRABAZI ZUEN GASTEIZKO LIGAKO LEHEN SAIOA   Atzo Aizkora tabernan jokatutako saioarekin eman genion hasiera Gasteizko ligari. Aizkorak Zorroztu eta Kakiturri-Ehari taldeek zuten zita eta berrogeita hamar bat bertsozale bildu ginen saiora. Bazkaria trikitilariek animatu zuten, eta horren ostean bertsoetara jo genuen. Saioa bertso sorta kolektiboekin hasi zen, eta horrela Bertso Gurasoak taldeak paperean prestatutako bertsoak kantatu zituen.   Horren ostean Kandido Anda gai-jartzaileak hartu zuen hitza eta Kuadrilla arteko Txapelke...



  otsailak 27, bertso-bazkaria (Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa) AIZKORAK ZORROZTU VS  KAKITURRI-EHARI Gainera Bertso Sorta Lehiaketako  Gasteizko 2 taldeen artean norgehiagoka: Bertso gurasoak eta Harretako taldea Bazkaria Gasteizko Aizkora Tabernan, 14:00etan izango da 15€ (gutxi gora behera)Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.com edo 675 707 971 (Asier Lafuente)  Kriston bertso-jaia!!! Informazio gehiago http://www.bertsozale.com/euskara/txapelketak/araba2010  


  Badator, hemen da, heldu da azkeneaaaaan! Entzun sintonia eta disfrutatuuuuuu! Arabako kuadrila arteko I. bertso txapelketa egosten hainbat hilabete pasa ondoren heldu da labetik ateratzeko ordua... Otsailaren 6ean erditu genuen, kolorez betetako aurkezpen ekitaldi xume batean... Orain ibiltzen hasteko ordua da... 3 talde Gasteizen, gazteak, ez hain gazteak, beteranoak, bueltan datozenak eta eraman dituztenak !!!  ez da inor faltako GASTEIZKO BERTSO LIGAN... Eta hori gutxi balitz, 6 talde bertso-sorta kolektiboetan parte hartzeko prest! Gasteizko kantoi guzietan entzu...


Santa Ageda, Ageda Hautsi ezazu katea! herri honeri, ekar zaiozu zoriona ta pakea! euskaltube.com bideoak | Izenburua: santa ageda bezperako bertsoak gasteizen | Erabiltzailea: lar" title="


OTSAILAK 11- INAUTERI JAIA 21:00- JIMMY JAZZ<22:00 mozorro erakustaldia<23:00 Fredi & Etxahun + Hudaltzainak<24:00 DJ Elepunto


          Datorren larunbatean Arabako Bertsozale Elkarteak bere urteroko batzarra burutuko du Gasteizen. Egun horretarako egitarau mardula antolatu dute.   Goizean goizetik hasiko dira Amaia Zentroan, Txapelketa berriaren aurkezpen publikoarekin. Bertan, hedabideen, bertsozaleen eta bertaratu nahi duten guztien aurreran txapelketako sintonia, irudia eta egitura aurkeztu, talde argazkia egin eta brindisa burutuko dute.   Hamaiketakoaren ostean, Elkarteko urteko batzarra egingo dute eta 14:30etan bertso-bazkaria izango da Gasteizko Armentegi sagardotegi...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!