Gasteiz bertsotan kantoi guztietan

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2010-02-10 19:00
1

 

Badator, hemen da, heldu da azkeneaaaaan! Entzun sintonia eta disfrutatuuuuuu!

Arabako kuadrila arteko I. bertso txapelketa egosten hainbat hilabete pasa ondoren heldu da labetik ateratzeko ordua... Otsailaren 6ean erditu genuen, kolorez betetako aurkezpen ekitaldi xume batean... Orain ibiltzen hasteko ordua da...

3 talde Gasteizen, gazteak, ez hain gazteak, beteranoak, bueltan datozenak eta eraman dituztenak !!!  ez da inor faltako GASTEIZKO BERTSO LIGAN... Eta hori gutxi balitz, 6 talde bertso-sorta kolektiboetan parte hartzeko prest! Gasteizko kantoi guzietan entzungo dira bertsoak udaberrian!

Hona hemen kanporaketen egutegia eta taldeak

GASTEIZko LIGAKO TALDEAK

 

 

Muñoko Katuak Aizkorak Zorroztu   Kakiturri-Ehari

external image mu%C3%B1oko%20katuak.jpg

 
Isidoro, Garfield, Botaduna,Tom, Silvestre... eta orain Muñokoak!
Talde gaztea bezain indartsua, dena emateko eta dena hartzeko prest datoz!! 
external image aizkorak%20zorroztu.jpg
 
HEA, HEA, HEA...! Badatoz indioak, badatoz!
Aizkorak eta mingainak zorrotz, kabellerak eramatera ohituak... lortuko al dute?
external image kakiturri-ehari.jpg
 
Esperientzia gradu bat da eta ardoa hamabi.
Hiru finalista eta promesa esperimentatu bat elkarte gastronomiko batean, zer gehiago eska daiteke

 GASTEIZKO LIGA

Gasteiz (Aizkorak zorroztu-Kakiturri/Ehari ) 2010-02-27 Aizkora Taberna, 14:00

Gasteiz (Kakiturri/Ehari- Muñoko katuak) 2010-03-13 Kakiturri-Ehari Elkartea, 14:00

Gasteiz (Muñoko katuak- Aizkorak zorroztu) 2010-03-26 Gaztetxea, 20:30

AKBTX 10- FINALAURREKOAK

Zigoitia 2010-04-11 Zigoitiko aretoa, 17:30

Araia 2010-04-18 Andramari aretoa, 17:30

Amurrio 2010-04-25 Amurrioko aretoa, 17:30

AKBTX 10- FINALA

Gasteiz 2010-05-08 Alde Zaharreko Auzolana pilotalekua, 14:00


 

gasteiz-bertsozale

gasteiz-bertsozale 2010-02-21 15:50 #1

<p>Txapelketako lehen saioari buruzko informazioa hemen</p>

<p><a href="http://www.blogak.com/gorbeialdea-bertsotan/hasi-da-eta-nola-hasi">http://www.blogak.com/gorbeialdea-bertsotan/hasi-da-eta-nola-hasi</a></p>

<p>&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: