Gasteizko bertso kontuak

Bi mila ta hamargarren urteak Martxan ipini gaitu gu Eta Arabak oso osorik Hainbat kolore hartu du Herririk herri bertsolaritza Ta auzolana helburu Askorentzako jostagarria Izango da hau seguru Aurten Araba zulorik gabe Kantuan jarriko dugu!   GASTEIZKO BERTSO-ESKOLAKO HAURRAK


Arabako  BERTSO SORTA KOLEKTIBOEN lehenengo LEHIAKETA Arabako bertsozale elkarteak desafiatu nahi izan gaitu beste behin ere. Baietz taldeka bildu eta bertso batzuk jarri, gero jendaurrean kantatzeko. Arauak nahiko sinpleak: gutxienez hiru bertso-gehienez bost, 4-15 taldekide, 15 urtetik gorakoentzat... eta gaia... NORBERE HERRIA. Gasteiz goratu dezagun, bere handitasuna ozen kantatu... edo zergatik ez, kritikatu dezagun. Lehiaketa bat-batekoarekin batera burutuko da Otsailaren 19an hasi kanporaketekin eta Maiatzaren 8an bukatu finalarekin. Apuntatzeko epeekin argi ibili, taldea Urt...


 Egin klik entzuteko! ZARAUZKO PUTZUZULO KOPLA LEHIAKETA!


Hudaltzainak parralera sartuko dira Abenduaren 22an, abixatuta zaudete! Argi ibili! 2009-12-22, GASTEIZ"Hudaltzainak". Bertsoak eta musikaLekua: Parral taberna Ordua: 20:30 Antolatzailea: GEU GASTEIZ EUSKALDUN ELKARTEA, PARRAL OSTATUA Protagonistak: Fredi Paia, Etxahun Lekue ERREPORTAIA Hitzetik Hortzeran 2008/12/04">


   Berriak gaur Txapelketa Nagusiko finalari buruz argitaratutako gehigarria (11 orrialde). FINALAZ BERRIZ GOZATU NAHI?   Bertso onenak bideoan  


GEU aldizkariak GERO ARTE...dio 17 urte eta gero 1992 urtean sortu zen aldizkariak ateak itxi behar izan ditu, krisialdiak gogor astinduta. Gasteizen 17 urtez euskarazko komunikabide-gakoa izan den hilabetekariak GERO ARTE dio argitaratu duten gutunean. Eta guk, laster arte esan nahiko genioke. Eta batez ere, MILA ESKER, urte guzti hauetan zehar bertsolaritzari ateak zabaldu eta zure goxotasuna emateagatik, eta urterik urte txapelketan eta beste hainbat ekimenetan emandako laguntzagatik. Aurrerantzean bidean berriz topo egingo dugulakoan, LASTER ARTE !


Bertso-eskolako ikasle aseezin, txapelketako partehartzaile inkondizionala, euskaltzalea, gaztea eta errebeldea, begirale, laguntzaile, ikasle, irakasle eta laguna.... Bertxoko sariketan entzun zintugun azkenekoz, Abornikanon. Eskuburdinak jarri zizkizuten agurra kantatzen utzi barik... Zure ahotsa ixilarazi nahi dute beste hainbat gazteen ahotsarekin batera. Entzun beharko zaituzte ba! Ez dakigu zein izan den zuen delitua... "Gezurra ari du" eta. Kartzelara bidali zaituzte beste 31 gazterekin batera. Eta guk Gasteizen, bertso-eskolan, etxean behar zaitugu... JAGOBA ASKATU...


Afarirako eta autobuserako izena emateko, deitu edo idatzi 945010505/675707971 telefonoetara edo araba.sustapena@bertsozale.com helbidera, ABENDUAREN 2a BAINO LEHEN. Eta besterik gabe... entzun eta gozatu! BERTXOKO FINALEKO KUÑAAAAA!    


Pasa den ostegunean, Azaroak 19, Bertxoko sariketak hirugarren eta azken final aurrekoa ospatu zuen. Bertan Eneko Lazkoz, Ekaitz Samaniego, Iker Agirre, Aitor Urbieta, Jone Uria eta Enaitz Alustiza ibili ziren nor baino nor Idoia Beitiaren esanetara. Giro ezin hobea, Errexala elkartea lepo, bertsolariak fresko eta publikoa bero. Saio honek gozamenaz gain,finala erabakita utzi du. Finala Abenduaren 4an izango da Aramaioko sagardotegian, arituko direnak: Ander Solozabal, Jokin Labayen, Mikel Artola, Iñaki Viñaspre, Jone Uria eta Enaitz Alustiza. Han ere giro aparta eta sa...


Ostegun honetan izango da hirugarren eta azken kanporaketa, Azaroaren 19an, Gasteizko Errexala elkartean (Ahiztogile kalea). 20:30etan afaria izango da eta afalostean saioa. Bertsotan izango dira Ekaitz Samaniego, Enaitz Alustiza, Aitor Urbieta, Julio Soto, Jone Uria eta Iker Agirre eta bertan erabakiko da zein bi bertsolarirekin osatuko den finaleko seikotea. HORRELA DAUDE GAUZAK UNE HONETAN: FINALISTAKABORNIKANOko 2 sailkatuak: Iñaki Viñaspre Mikel ArtolaZALDUONDOko 2 sailkatuak Jokin labaien Ander Solozabal Afaritarako asteazkena baino lehen eman behar da izenaTe...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!