Laster arte, GEU!
GEU aldizkariak GERO ARTE...dio 17 urte eta gero
1992 urtean sortu zen aldizkariak ateak itxi behar izan ditu, krisialdiak gogor astinduta. Gasteizen 17 urtez euskarazko komunikabide-gakoa izan den hilabetekariak GERO ARTE dio argitaratu duten gutunean.
Eta guk, laster arte esan nahiko genioke. Eta batez ere, MILA ESKER, urte guzti hauetan zehar bertsolaritzari ateak zabaldu eta zure goxotasuna emateagatik, eta urterik urte txapelketan eta beste hainbat ekimenetan emandako laguntzagatik.
Aurrerantzean bidean berriz topo egingo dugulakoan, LASTER ARTE !
Iruzkinak
Utzi iruzkina: