Gasteizko bertso kontuak

Gasteizko bertso-eskolako 4 ordezkari izango ditugu datorren larunbatean ARMENTIA ikastolan bat-batean kantari. ANIMO eta egurre!


  ARABAKO BERTSOJALE GAZTEEN TOPAKETAK UBIDEAN- Maiatzaren 29ko kanporaketa14 urte arte bitarteko gaztetxoen hiru kanporaketak jokatu ostean, 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen kanporaketa baino ez zen falta finala erabakitzeko. Adin tarte horretan, 13 partehartzaile izan ziren bat-bateko kanporaketan eta horietatik 6k lortu zuten finalerako txartela. Kanporaketa arabako bertsozale gazteen topaketetan burutu zen, maiatzaren 29an afalostean, Ubideako Olalde aterpetxean. 6 finalisten izenak erabaki ziren: ANDER SOLOZABAL, MARIA IZAGA, AINHOA COMAS, ESTITXU SARATXO, ELYEM CHEJ eta XAB...


XAGUMENDI ELKARTEAK ANTOLATURIK, Bertxontxongiloak Judimendiko Auzo Elkartean. Maiatzak 29, ostirala, Arratsaldeko 19:00etan


Larunbatean txiki geratu zitzaigun  Amaia zentroa Arabako Eskolarteko txapelketako Gasteizko finalerdia egiteko. Futbola, pelota, eskolako jaia eta mila kontu izan arren, haurren motibazioak eta burugogorkeriak lehendabizi Amaiatik pasatzera behartu zituen gurasoak. Eta hantxe izan ziren sailkatutako gehienak. Idatzizkoan Gasteizko 9 ikastetxetako 500 ikasle izan dira parte hartu dutenak, eta 60 inguru finalerdira sailkatutako ikasleak. Giro bikaina eta maila altua izan zen benetan eta erdia baino gehiago pasa zen finalera. 14 urtez azpiko bat-bateko finalerdiari dagokionez, 7 gazt...


  2009-05-29, GASTEIZHitzen lapurra bertsotxongiloakLekua: Judizmendi auzo elkartean Ordua: 19.00 Antolatzailea: XAGUMENDI ELKARTEA 2009-06-03, GASTEIZCaruso I. bertso sariketaLekua: Caruso Ordua: 21:00 Protagonistak: Maddalen Arzallus, Joseba Barandiaran, Asier Iriondo, Asier Otamendi Gai-jartzailea: Juan Mari Juaristi 2009-06-06, GASTEIZArabako eskolarteko txapelketako finalaLekua: Armentia ikastola Ordua: 10:30etanaurrera 14 urte arteko finalistak. 11:30etan 14 urtetik 18 urtera bitartekoak. 2009-06-10, GASTEIZCaruso I. bertso sariketaLekua: Caruso Ordua: 21:00 Protagonistak:...


EGIN KLIK irudiaren gainean, eta on egin!    SUMARIOA: Handietatik txikietara Oiongo bertso-eskola Arabako bertsojale gazteen topaketak Eskolarteko txapelketa Zernahi: Urteko bertsorik onena Hilabeteko Agenda


Gaztea bazara (edo zure burua gaztetzat baduzu), bertsoak jatea gustatzen bazaizu, arabarra izateaz harro bazaude... zatoz gurekin UBIDEARA! Primerako menua dugu zuretzako. Arabako bertso-eskola guztietako gazteak batu nahi ditugu, elkar hobeto ezagutu eta primeran pasatzeko. Topaketa aprobetxatuz 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen eskolarteko txapelketako kanporaketa egingo dugu (Finala Ekainaren 6ean izango da). 3 eguneko egonaldiaren kostua 30 euro izango da, janaria eta aterpetxea barne. Bide batez, esan dezagun paraje zoragarri batean dagoela, egin klik eta ikusi, ikusi. IZ...


2009-04-24, GASTEIZ. BERTSO TURRA!UAri omenaldia. Araba vs. Euskal Herria  bertso-desafioa, GAZTETXEAREN URTEURRENALekua: Gaztetxea Ordua: 21:00 Antolatzailea: GAZTETXEA ETA BERTSO ESKOLAKO GAZTEAK Protagonistak: Fredi Paia, Miren Artetxe, Manex Agirre, Xabier Silveira, Ander Solozabal, Iñaki Viñaspre, Jokin Labayen, Ekaitz Samaniego  


  Arabako Bertsolari txapelketako finala Hitzetik Hortzeran. Ostegunean, 21:30ean, ETB-3n eta igandean, 14:30ean, ETB-1en.        FINALA OSORIK, bertsoa.com-en Gasteiz - Zortziko handia Gasteiz - Zortziko txikia Gasteiz - Puntuak Gasteiz - Hamarreko txikia Gasteiz - Bakarkako lana Gasteiz - Buruz burukoa. Sei puntuan eta kartzela Gasteiz - Txapeldunaren agurra  


OIHANE PEREAK JANTZI DU TXAPELA  ARABAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN Oihane Perea aguraindarrak 609,5 eskuratu ditu eta Asier Otamendik 588punturekin lortu du bigarren postua. Bi hauek arituko dira udazkenean hasiko den Eukal Herriko Txapelketa Nagusian.     Arratsaldeko bostetarako Printzipal Antzokia jendez lepo zegoen. Pankartak nonahi, eta giroa gori. Lehia parekatua aurreikusten zen baina sorpresak ere izan du lekua: aurten inoiz baino arabar gehiagok jarraitu dute txapelketa  kanporaketatik finalera arte. Idoia Beitiaren agindupean aritu ziren hurrenez hurren Ricardo G...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!