bertsoJALE gazteen TOPAketak

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2009-05-04 18:42

Gaztea bazara (edo zure burua gaztetzat baduzu), bertsoak jatea gustatzen bazaizu, arabarra izateaz harro bazaude... zatoz gurekin UBIDEARA! Primerako menua dugu zuretzako.

Arabako bertso-eskola guztietako gazteak batu nahi ditugu, elkar hobeto ezagutu eta primeran pasatzeko. Topaketa aprobetxatuz 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen eskolarteko txapelketako kanporaketa egingo dugu (Finala Ekainaren 6ean izango da).

3 eguneko egonaldiaren kostua 30 euro izango da, janaria eta aterpetxea barne. Bide batez, esan dezagun paraje zoragarri batean dagoela, egin klik eta ikusi, ikusi.

IZENA EMATEKO, bi bide ezin errazago:
  •  BERTSO-ESKOLAKO IRAKASLEARI esan
  • JARRI GUREKIN HARREMANETAN Maiatzaren 26a baino lehen. Tel. 945 01 05 05 e-posta: araba@bertsozale.com


Utzi iruzkina: