Ekainaren 6ean TXIKIEN FINAL HANDIA

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2009-05-31 11:57

 

ARABAKO BERTSOJALE GAZTEEN TOPAKETAK UBIDEAN- Maiatzaren 29ko kanporaketa
14 urte arte bitarteko gaztetxoen hiru kanporaketak jokatu ostean, 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen kanporaketa baino ez zen falta finala erabakitzeko. Adin tarte horretan, 13 partehartzaile izan ziren bat-bateko kanporaketan eta horietatik 6k lortu zuten finalerako txartela. Kanporaketa arabako bertsozale gazteen topaketetan burutu zen, maiatzaren 29an afalostean, Ubideako Olalde aterpetxean. 6 finalisten izenak erabaki ziren: ANDER SOLOZABAL, MARIA IZAGA, AINHOA COMAS, ESTITXU SARATXO, ELYEM CHEJ eta XABI IGOA. 30 bertsolari eta bertsozale gazte elkartu ziren, primerako giroa izan zen eta txapelketako kanporaketa amaitu arren bertsoak ordu txikitararte entzuteko aukera izan zen.



external image 3508304094_c4e3704897.jpg?v=0

14 urte arte:
BINGEN SAINZ (13 urte, Arrizala)
JON UNAI AXPE (14 urte, Agurain)
UNAI GONDRA (13 urte, Artziniega)
MADDALEN ARRAUSI (12 urte, Gasteiz)
ANE OLANO (12 urte, Gasteiz)
BEÑAT OLANO (11 urte, Gasteiz)
PERU ABARRATEGI (11 urte, Aramaio)
ANTTON KARRETERO (13 urte, Aramaio)

14-18 urte
ANDER SOLOZABAL (17 urte, Gasteiz)
ESTITXU SARATXO (17 urte, Elosu)
ELYEM CHEJ (15 urte, Legutio)
XABI IGOA (17 urte, Aramaio)
MARIA IZAGA (14 urte, Aramaio)
AINHOA COMAS (14 urte, Amurrio)                                                                    



Aurtengo ARABAKO Eskolarteko bertsolari txapelketan, 31 bertsolari gaztetxok hartu dute parte bat-bateko sailean, Aramaio, Legutio, Gasteiz, Amurrio eta Aguraingo bertso-eskoletakoak. Parte hartu duten eskualde guztietako bertso eskolek izango dute finalean ordezkaritza, beraz ziurtatuta dago finala txikien festa handia izango dela. Goizeko 9etan hasiko da idatzizko finalera sailkatutako gaztetxoekin. 3 kategoria izango dira, Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntzako lehen zikloa, eta 14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteena. Ondoren, 10:30ak aldera Armentia ikastolako ekitaldi aretoko ateak zabaldu eta bat=bateko finala hasiko da, 14 urte arteko gaztetxoekin. Horiek amaitutakoan 14 urtetik 18ra bitarteko gazteen txanda izango da. Sustraiak errotu ostean, loreak sortu eta fruituak lortzeko garaia da. Uzta oparoa izan dadila !


Utzi iruzkina: