Gasteizko bertso kontuak

Larunbatean izango da Arabako Txapelketaren final handia eta hedabideen aurrean aurkeztu dute Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Udalak.Bertan izan dira, nola ez, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantatuko duten sei finalistak: Oihane Perea, Manex Agirre, Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre.Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa eta Idoia Beitia gai-jartzailearen esanetara arituko dira bertsolariak. Sarrerak aldez aurretik eskuratu nahi izanez gero, hiru bide hauetako bat erabili dezakezue: AMAIA ZENTROAN, astelehenetik os...


Baina ze sinpatikoak garen arabarrak, eh? Bart gauean ospatu zen Urnietako Oianume jatetxean Beterriko II. Bertsolari txapelketaren finala. 70 lagun bidu zituen afalostean etorri zen Arabako eta Gipuzkoako taldeen arteko norgehiagoka. Arabako taldea, Oihane Perea, Iñaki Viñaspre eta Manex Agirrek osatua izan zen, eta Gipuzkoakoa Uxue Alberdi, Ander Lizarralde eta Jokin Labaienek. Entzuleen ustez, Gipuzkoarrek merezi izan zuten garaileen txapela. 58 lagunek eman zuten botoa, horietako 38 gipuzkoarrentzat izan ziren, eta 20 arabarrentzat. Giputxia bazara egin txalo! PLAS! PLAS!   It...




Oihane Perea nagusitu zen Arabako finaleko seikotea erabakita geratu zen saioan Gasteiztarrarekin batera, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Asier Otamendi igoko dira Gasteizko Principal Antzokiko oholtzara apirilaren 4an. GARA | ARAMAIO Arabako Bertsolari Txapelketako finalean kantatuko duten bertsolariak zeintzuk izango diren jakiteko asmoz, jende andana bildu zen Aramaioko Kultur Etxean jokatutako finalerdira. Oholtza gainean Oihane Perea, Ruben Sanchez, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa izan ziren kantuan...


2009-03-22, ARAMAIOArabako bertsolari txapelketa. Final aurrekoaLekua: Kultur etxean Ordua: 17:00 Antolatzailea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Bertsolariak: Asier Otamendi, Zigor Enbeita, Oihane Perea, Ruben Santxez, Andere Arriolabengoa eta Xabier Igoa Gai-jartzailea: Idoia Beitia  2009-03-26, GASTEIZGasteiz bertsozale. Euskal Herriko txapeldunen saioaLekua: Beñat Etxepare Antzokia Ordua: 20:00 Antolatzailea: ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA Bertsolariak: Andoni Egaña, Asier Otamendi, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Nafarroako txa...


Manex Agirre sailkatu da zuzenean Arabako Bertso Txapelketako FinaleraEhundik gora lagunek berotu zuten Zigoitiako saioa. Bertsolari guztiek utzi zituzten ale ederrak, baina, Agirre izan zen nabarmen gailendu zena. Puntuazioa: Manex Agirre (334), Iñaki Viñaspre (324), Rikardo Gonzalez de Durana (313), Juan Mari Juaristi (311), Izar Mendiguren (298.5), Serapio Lopeze (260).Datorren igandean (martxoaren 22an), Aramaioko saioaren ostean erabakiko da zein bertsolari lehiatuko diren Gasteizko Printzipalean. Oihane Perea, Asier Otamendi, Xabier Igoa, Andere Arriolabengoa, Ruben Sanchez eta Zigo...


Gabon lagunok! gaurko bertso-eskola berezia izan da gero!! ohiko moduan amaian batu gara 12:00etan, baina KORRIKA jaia zegoen, haurrentzako tailer eta jolasak eta gurasoak entretenintzea tokatu zaigu... Gazte xamarrak izan arren, gure lehen bertso-poteoa egin dugu! Ander eta Oihaneren eskutik ibili gara tabernaz taberna, trikitilariekin giro apartean. Jendea flipauta geratu da, nolako harrobia dugun Gasteizen! Lotsa apur bat eman digu hasieran, baina aitortu behar dugu azkenerako berotu ere egin garela, ezta? Esperientzia polita, bikaina. Gora gu eta gutarrak!


                        Hauteskundeetako ajea pasata... Arabarrok ere berriz egurra emateko gogoz gatozela erakutsi nahi dugu. Batzuen luxuzko mitinak, gure saio duinekin konparaezinak bilakatuko direlakoan gaude.                Horregatik, Martxoa eta Apirilan zehar 4 bertso saio prestatu ditugu Gasteizko bertso eskolako hainbat gaztek. Gasteizko Alde Zaharra izango dute kokaleku eta bertsoa era informal batean heda...


ARGAZKI ALBUMA ">


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!