Korrika jaia Amaian
Gabon lagunok! gaurko bertso-eskola berezia izan da gero!! ohiko moduan amaian batu gara 12:00etan, baina KORRIKA jaia zegoen, haurrentzako tailer eta jolasak eta gurasoak entretenintzea tokatu zaigu... Gazte xamarrak izan arren, gure lehen bertso-poteoa egin dugu! Ander eta Oihaneren eskutik ibili gara tabernaz taberna, trikitilariekin giro apartean. Jendea flipauta geratu da, nolako harrobia dugun Gasteizen! Lotsa apur bat eman digu hasieran, baina aitortu behar dugu azkenerako berotu ere egin garela, ezta? Esperientzia polita, bikaina. Gora gu eta gutarrak!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: