Gasteizko bertso kontuak

  Gaztetxoentzat leku aproposa dago alde zaharrean auzokideak animatzeko dago musika topean giro aparta eta polita aurki dezakezu bertan nahi duzun festa eta gehiago badaukazu gaztetxean (ANE S. Gasteizko bertso-eskola)    


                   Erdi aroko katedrala da Santa Maria hain zuzen duela gutxi konpondu zuten ahalik eta ondoen harrizkoa da beirate askokin ta eskeletoren bat aurten bertsoak ez badu ondo azaltzen begiratu interneten (MADDALEN. gasteizko bertso-eskola)                


Janariak egin du benetan hobera krisialdia dela bezeroak etxera horregatik egin du jatetxeak txarrera ondo jan nahi baduzu juan portalonera (AINHOA. Gasteizko bertso-eskolako)  


  Bai florida maitea hemen badaukagu oso polita bai da baina pila sagu musika kioskoa beti hor daukagu bera bisitatzea daukagu helburu      (GORKA. Gasteizko bertso-eskola)  


  Amaia Zentro polit hau ere badago kale batean ekintzak eta jolas pilo bat egiten dira barnean larunbatean zinema dute umeek ahal dutenean eta gainera bertso-eskola... Txoio bat azken finean!!    (BEÑAT. Gasteizko bertso-eskola)             


Birgen blanka zaharra hemen zegonean erdiko eskulturak nazka ematen zidan orain berritu dute gauzatxoak jartzean baina fastidiatzeko mokordoa erdian (IÑAKI. Gasteizko bertso-eskola)    


  Informazio gehiago izateko, egin KLIK


  www.bertsoa.com webgunetik hartua:      Bertso onenak bideoan Gasteiz - Miren Artetxe, streeperra aukeratzen - 2008/10/09 Gasteiz - Saioa osorik - 2008/10/09


Hau da hau kurtso hasiera, lagunok!!!! denetik daukagu udazkenean gasteizen, begiratu bestela egitaraua... GASTEIZKO BERTSO-ESKOLEN II. EGUNA Urriaren 4ean, larunbata. 11:30etan Erdizkan hasita Luntxa, Bertxorakeriketa tabernaz taberna (binakako bertso desafioak), bertso-eskoletako talde ezberdinek egindako bertso-sortak, bazkaria eta Bertxorakeriketako FINALA BERTSO LANTEGIA Amaia Zentroan. - Urriak 2: Gai-jartzailetza. Irakaslea: Unai Elizasu.- Urriak 16: Bertsogintza. Irakaslea: Andoni Egaña.- Urriak 23: Kantaera. Irakaslea: Imanol Kamio.- Urriak 30: Gorputz espresioa. Irakaslea: An...


Aupa GASTEIZTARRAK!!!! Oraindik opor usaina sudurretik kendu nahi ez baduzue ere, jakin ez dela komenigarria norbere burua engainatzea.... amaitu da batzuen deskantsua eta beste batzuen txolloa!! ATSEDENIK EZ DROGARIK GABE zioen lakuako kanpaina publizitarioa datorkigu une honetan burura. Nork ez du udan bertso saiotxo bat edo beste irentsi??? Aitortu dezagun, bada, gurea zaletasuna baino dependentzia da. Horren exenplu hona dira Gasteizko jaietako Aihotz plazako eguerdi epel, bero, sargori zein bustiak! Hona hemen irailean a la karga bueltatu aurretik matrailezurrak eta es...


gasteiz-bertsozale 1456133106692

Gasteizko bertso kontu ugari aurkituko duzu hemen. Gustora konpartituko ditugu zurekin!