Atsedenik ez drogarik gabe!

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2008-08-25 21:54

Aupa GASTEIZTARRAK!!!!

Oraindik opor usaina sudurretik kendu nahi ez baduzue ere, jakin ez dela komenigarria norbere burua engainatzea.... amaitu da batzuen deskantsua eta beste batzuen txolloa!!

ATSEDENIK EZ DROGARIK GABE zioen lakuako kanpaina publizitarioa datorkigu une honetan burura. Nork ez du udan bertso saiotxo bat edo beste irentsi??? Aitortu dezagun, bada, gurea zaletasuna baino dependentzia da.

Horren exenplu hona dira Gasteizko jaietako Aihotz plazako eguerdi epel, bero, sargori zein bustiak!

Hona hemen irailean a la karga bueltatu aurretik matrailezurrak eta esku ahurrak berotzeko zizka-mizkak:


GASTEIZKO JAIAK 2008
AIHOTZ PLAZAKO BERTSO SAIOAK
ITURRIA: www.bertsoplaza.tv

 
 

09/08/2008 AIHOTZ PLAZA- Gasteizko jaiak

Bertsolariak: M. Agirre, A. Arriolabengoa, S. Colina, U. Iturriaga
Ikusleak : 200

Urtero bezala aurten ere Matxete plaza izan zen Gasteizko jaietan euskal kulturaren gune garrantzitsu eta oparoena. Trikitilari eta bestelako musikariei bertsolariak gehitu zitzaizkien, egunero-egunero eguerdi partean izan ziren ekitaldietan.


2008/08/09 AIHOTZ PLAZA- Gasteizko jaiak

Bertsolariak: J. M. Irazu, Aitor Mendiluze, Zigor Enbeita, Xabi Paya
Ikusleak: 250

Aurtengo Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietako azken saioan bertsolariek espero ez zuten sorpresa batekin egin zuten topo Matxete plazan. Gaijartzaileak bat-bateko txapelketa baten parte hartzea propostau zien. Honela, lau bertsolariak bi finalerditan banatuta buruz-buru aritu ziren. Saio bakoitza bukatutakoan publikoari eskatu zitzaion txaloen bitartez irabazlea hautatzeko. Honek guztiak giro paregabea ekarri zuen plazara eguerdi eguzkitsu honetan.



Bertsoa.com - Bertso Plaza Digitala (logo)

Xabi Paya bakarka. Paya eta Mendiluze 'txapelketfalsean'

  • Lekua: Gasteiz
  • Data: 09/08/2008

Bertso onenak bideoan
ITURRIA: bertsoa.com - Bertso plaza digitala.



Utzi iruzkina: