Maddalen Arrausi txapeldun!
Larunbatean txiki geratu zitzaigun Amaia zentroa Arabako Eskolarteko txapelketako Gasteizko finalerdia egiteko. Futbola, pelota, eskolako jaia eta mila kontu izan arren, haurren motibazioak eta burugogorkeriak lehendabizi Amaiatik pasatzera behartu zituen gurasoak. Eta hantxe izan ziren sailkatutako gehienak.
Idatzizkoan Gasteizko 9 ikastetxetako 500 ikasle izan dira parte hartu dutenak, eta 60 inguru finalerdira sailkatutako ikasleak. Giro bikaina eta maila altua izan zen benetan eta erdia baino gehiago pasa zen finalera.
14 urtez azpiko bat-bateko finalerdiari dagokionez, 7 gaztetxo izan ziren kantari, Gasteizko bertso-eskolakoak eta Armentia ikastolako Bertxilika bertso-eskolakoak denak. Saio polita eta arina eskaini zuten bertaratutako guraso eta haur andanaren aurrean. Azkenean txapela Maddalen Arrausik jantzi zuen eta finalerako txartela, bigarren eta hirugarren postua Beñat Olano eta Ane Olano neba-arrebek hurrenez hurren.
Hiruek lortu dute Ekainaren 6an izango den Arabako eskolarteko finalean egotea. Zorionak partehartzaile guztiei!
Hona hemen egunean zehar ateratako zenbait argazki:
Gorka Arrausi
Ane Saez de Gordoa
Iñaki Tena
Itsaso Arrieta
Beñat Olano, bigarren sailkatua
Ane Olano, hirugarrena eta finalera sailkatua
Maddalen Arrausi, gasteizko txapelduna
Iruzkinak
Arantzabelako 6.maila Bkoak 2009-05-25 16:49 #1
Zorionak Maddalen denon partez txapela irabazteagatik. Asko miresten zaitugu!
Xabi Izagirre Iñigo Ramis eta...Maddi Arenaza 2009-05-25 16:54 #2

Zorionak Maddalen!!!

oso arro gaude zutaz eta oso guapa zeundela pentsatzen dugu

Oihane 2009-05-26 23:38 #3
Bai horixe! orain Arabakoaren bila!
maddalen 2009-05-27 20:52 #4

Bai, saiatzen saiatuko naiz, Beñat eta Ane bezela.

Baina nire ustez, besteek, guk baino esperientzia handiagoa eta nibel altuagoa daukate. Dena den, ahal duguna egitera goaz, eta nola ez, DIBERTITZERA !

Oihane 2009-05-28 08:22 #5
Ba bai, hori da hori txapeldun batek bezala hitz egitea... Muxu handi bat
Utzi iruzkina: