Bertsolamintza GASTEIZEN
MARTXOAK 1 (asteartea)
NON: Gasteizko Amaia Zentroan
18:00etan HITZALDIAK:
• Oier Araolaza: Txapelketaren kontra
• Fredi Paia: Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?
19:30ean eztabaida publikoari irekia: Oier Araolaza eta Fredi Paia.
Aurkezle eta moderatzaile: Asier Lafuente.
Bertsolaritzari buruzko gogoeta eta ikerketa bultzatu asmoz antolatu du Bertsozale Elkarteak "Bertsolamintza" jardunaldien laugarren edizioa.
"Inertziak erantzi, garena jantzi" izenburupean bertsolaritzaren baitan diren inertziei buruz arituko dira hainbat aditu eta aritu: Erik Dicharri (ikerlaria), Andoni Egaña (bertsolaria), Amaia Vazquez (psikologoa), Oier Araolaza (dantzaria), Fredi Paia (bertsolaria), Jon Martin (bertsolaria), Estitxu Eizagirre (bertsolaria), Jon Ansa (bertsolaria), Egoitz Aizpuru (gai-jartzailea) eta Ibon Arrizabalaga (berdintasunerako eragilea).
Otsailaren 26an hasi eta martxoaren 12ra arte bost hitzaldi eta mahai inguru izango dira eta saio esperimentalak ere tartekatuko dira. (Erantsita duzue egitaraua).
Jardunaldiak doakoak eta interesatu guztiontzat irekiak dira.
Gonbidatuta zaudete!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: