Gasteizko bertsolariak FUERTE!!!

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2011-02-28 13:26


Kanporaketetako fasea amaituta balantze ezin hobea izan da Gasteizko bertsolarientzat. Asier Otamendi, Ander Solozabal eta Iñaki Viñasprek finalerdietarako txartela zuzenean eskuratu dute bakoitzak bere kanporaketa irabazita. 5 kanporaketetan sailkatu diren gainerako bertsolari gasteiztarrak: Irati Anda, Felipe Zelaieta, Ruben Santxez, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego eta Juan Mari Juaristi izan dira. Beraz muñoko katu zaharrak, kakiturritarrak eta aizkora zorrotzak finalerdietan izango ditugu.  Zorionak guztioi egindako lanagatik eta animo hurrengo faserako!

PD: Muñoko katemeak finalerdietatik kanpo geratu badira ere itzela izan da txapelketan zehar egindako lana, zeresan handia emango duzue aurrerantzean... MIAAAAU! eta zorionak zuei ere!!!


FINALAURREKOAK (Egin klik sailkatutako bertsolariak ikusteko)

  • Zigoitia 2011-03-13 Zentro Soziokulturala, 17:30
  • Aramaio 2011-03-19 Kultur Etxea, 17:30
  • Agurain 2011-03-20 Harresi aretoa, 17:30

 


Utzi iruzkina: