Lautadakoekin batera!
BERTSO ABENTURA BARRIAN!!
Lautada, Lautada garaitezinak gara!!
Gabonak helduta, azken urteetan lez Lautadako piztitxoekin 3 egun zoragarri igaro ditugu Barrian, eta oheak soberen genituenez… Gasteizko eta Mendialdeko lagun batzuk ere gonbidatu ditugu gurekin gozatzera. 45 lagun izan gara, 40 ttiki eta 5 altuago, Barriako aterpetxeko une isilak gure doinu gozoekin konkistatzen.
Lehen momentutik hasi gara giroa aztoratzen, gure jolas eta irriek alboko zelaian bizi diren animaliak ere jolas egarriz eta inbidiaz egon baitira. Puzzlearen jolasa, soinuen jolasa ilunetan, basoan zehar ezkutaturik: zenbakien jolasa, bihotz eta lumen jolasa eta beste hainbeste jolasekin disfrutatzen aritu gara etengabean. Nola ez bertsolari ederrak izango garela ere demostratu nahi izan dugu eta taldeka bertsoak egiten aritu gara nor baino nor finago.
Azken gauean bisita izan genuen, Lizaso eta Peñagarikano zirela uste zuten bi handi mandi agertu ziren mozorroturik, Gure postrerako ziren jogurtak jan, gutako batzuei panpinarena eginarazi eta lau handikeria kantatu eta gero berriz ere alde egin zuten! Barre ederrak bota genituen beraien kontura! Zer uste zuten ba, Lizaso eta Peña zirela sinetsiko genuela!!
Ta hortxe berriz ere bertso abenturaren amaiera! 3 egunak ziztu bizian pasa dira eta berriz ere datorren urterako falta dena zenbatzen hasi behar… urtarrila, otsaila, martxoa….!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: