Ekaitz Bertso Eskoletan!

gasteiz-bertsozale 1456133106692 Gasteizko bertso kontuak | 2012-01-09 14:17

EKAITZ SAMANIEGO BERTSO-ESKOLETAN

 

Ekaitz Samaniego 21 urteko gazte gasteiztarra da, orain dela bospasei urte hasi zen bertso eskolan eta ordutik etengabea izan da Arabako Bertsozale Elkartearekin duen harremana. Kurtso honetan ere ume taldeak bertsozaletzen aritu da, hiru bertso eskolaren irakaslea baita. Eskolarteko adina pasa aurretik ere, Eskolartekoa bera antolatzen, montatzen... aritzeko prest egon da beti. Saio antolatzaile nekaezina, barnetegiko begirale, BERTXOKOko esatari, irakasle, langile porrokatua... ezinbesteko pertsona gure eguneroko jardunean, eta dena, irria ahoan.

 

Orain, Audientzia Nazionalak emandako epaia berretsi du Auzitegi Gorenak, bi urte kale ekintza batengatik eta sei urte SEGIko kide izatearren, guztira zortzi urte etxetik eta bertso-eskoletatik kanpo.

 

Arabako Bertsozale Elkartetik orain arte gurekin egindako lana nabarmendu eta guretzat galera handia dakarrela azpimarratu nahi genuke.

 

Ekaitz, jaso ezazu gure eskerrik beroena egiten duzun lanarengatik, besarkada bat.

 

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

 

Ekaitz maite zaitugu 

 


Utzi iruzkina: