Lautadako eskolarteko BERTSO FESTA

laube 1456150861201 LAUBE | 2013-05-12 11:00

Maiatzaren 11an Zaduondoko Lazarraga jauregian izan genuen Arabako Lautadako bertso-eskolen eskolarteko topaketa eta festa eguna. Arratsaldeko 17:30etan Jauregiko Ekitaldi areto dotorean Zalduondoko bertso-eskolako eta Aguraingo bertso-eskolako haurrek bertso sorta musikatua eta bat-bateko bertsoak eskaini zituzten entzuleen txalo beroen artean. Txikien emanaldia amaitutakoan merienda goxoa eta talde argazkia atera zuten beratutako haur, gazte, heldu eta guraso guztiek elkarrekin. Ondoren gazteen bat-bateko kanporaketaren txanda izan zen. Arabako eskolarteko finalerako txartela eskuratu zuten txikien taldeak eta baita puntu gehien bildu zituzten bi gazteek ere: Egoitz Iradier Zalduondoarrak eta Jon Unai Aspe Aguraindarrak.

Datorren asteburuan izango da azken topaketa Aramaion. Bertan legutioko eta Aramaioko bertso-eskolen txanda izango da. Arabako eskolarteko festa Ekainaren 1ean izango da Legution, goiz eta arratsaldez.

 

http://www.arababertsozale.org/#/bertso-eskolartekoa/4576171072

 

 

 


Utzi iruzkina: