"Zale egin"
Blog hau irakurtzen duen norbait badago, ziurrenik Facebooka dudala jakingo du.
Ez zait gustatzen argazkiak kuxkuxeatzen ibiltzea, izan ere argazki bakarra igo dut nire kabuz, profilean dudana, eta ez dakit besteren bat igotzeko gai izango ote naizen.
Bertako testak hasieran barregarri iruditzen zitzaizkidan, baina aspaldi aspertu nintzen haiekin.
Azkenaldian asteburuan bakarrik konektatzen naiz sare sozial honetara, eta talde barregarriren baten zale egiten naiz. Ez du inongo erabilera edo helbururik, baina lagunekin komentatzen barre egiteko balio dit.
Ez dakit zein helbururekin, baina Facebookeko taldeak “Zale egin” botoia kentzea erabaki du, eta “Atsegin dut” botoiarengatik ordezkatzea erabaki du.
Nire helburua ez da erabaki hau kritikatzea, zergatik egin ote duten jakitea baizik. Batzuetan jendeak gauzak aldatzen ditu, aldaketa erreala suposatzen ez duten aldaketak, lan ederra suposa dezaketen aldaketak.
Hori bai konplikatzeko gogoa.
Iruzkinak
benifacio 2010-04-21 18:29 #1
entzun dudanez, "hate fan" botoia externalizatu nahi du facebook-ek, hau da, facebook ez den web horrietara zabaldu. Hemendik gutxira zure blogean: "Zale egin" botoia sartu ahal izango duzu.
Utzi iruzkina: