Buruz burukoa 2010
Ez naiz pilotazaleegia, baina partida onekin gozatzen dut. Aste honetan buruz buruko txapelketa aurkeztu digute, eta ez dute inor axolagabe utzi.
Lehen kanporaketetan frontoiak erdi hutsik egoten zirela zioten enpresek, eta txapelketa 9 pilotarik jokatuko dute, partida guztiak goi-mailako bihurtzeko asmoz, eurentzat hoberenak diren jokalarieik soilik parte har dezaten utziz, elitearen txapelketa.
Asier Olaizola, Patxi Ruiz... hori bai elitea. Txapelketa elitista deitu beharko zaio, beharbada. Non daude Pablito edo Titin III (frontoi osoan espezialistak izan ez arren), frontoiak bete nahi badituzte? Zergatik ez zaio pilotari gazte bakar bati ere alternatiba eman?
Jokalari berdinen arteko partidak ikusteaz aspertuko da pilotazalea, aurpegi berririk ikusi gabe. Pan para hoy, hambre para maƱana.
Iruzkinak
jokin 2010-04-14 19:31 #1
aupa imanol, zure buelta notizi ona da! aer ez dezun uzten! jaja
ilanda 2010-04-17 00:11 #2
Bai, internetek asko irabazi du berriz idazten hasi naizenetik. <br />
Utzi iruzkina: