Kaixo, berriz ere

No profile photo Nik ere badut bloga | 2010-04-07 22:51


Hemen naiz. Manchester Utd.-Bayern München partidua bukatu berri da. Azkargorta maisuaren iruzkinen artean, Ingurumen Ministerioak egindako Ugatzaren Babes Plana euskaratzen aritu naiz. Aspertuta nago, eta nire lagun Jokinen blogera sartu naiz, aspaldiko partez. Nik ere banuen blog bat, hasiera batean interesgarria iruditzen zitzaidana, baina azkenean gogaitu ninduena.

Ez dakit zergatik, baina berriz idaztera animatu naiz. Agian hau izango da idatziko dudan sarrera bakarra. Baliteke ezetz. Ikusiko dugu.

Gaurkoz nahikoa dela iruditzen zait.  


Utzi iruzkina: